Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

IRIZPENA 6/24 APIRILAK 15EKOA, TEKNOLOGIA GARBIEN EUSKAL ZERRENDA EGUNERATZEN ETA ONARTZEN DUEN AGINDU- PROIEKTUARI BURUZKOA.

2024ko martxoaren 20an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Bertan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren “Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratzen eta onartzen duen Agindu- proiektuari” buruzko txostena eskatzen zen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan jasotakoaren arabera.

Kontsultatu zaigun arauaren xedea da Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 85.2 artikuluak arautzen duen Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratzea eta onartzea., Zerrenda horretan agindu horren eranskinean ageri diren teknologiak daude.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraiki.

2024ko apirilaren 9an, Ekonomiaren Garapen Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Kontseiluaren apirilaren 15eko Osoko Bilkurari aurkezteko, eta aho batez onetsi zen.

(Ikus 6/24 irizpen osoa)