5/24
IRIZPENA MARTXOAREN 5EKOA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA MATXISTAREN
BIKTIMEN SEME-ALABA UMEZURTZENTZAKO DIRULAGUNTZA ARAUTZEN DUEN
DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2024ko
otsailaren 13an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako
Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordean, "Emakumeen aurkako indarkeria
matxistaren biktimen seme-alaba umezurtzentzako dirulaguntza arautzen
duen dekretu-proiektuari" buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012
Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Arauaren
xedea da emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako
biktimen seme-alaba umezurtzentzako dirulaguntza arautzea, Emakumeen
eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko
Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 61.4 b) artikuluan
ezarritakoaren arabera, bai eta laguntza hori emateko betekizunak eta
baldintzak eta prozedura zehaztea ere.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide
guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta zegokion
Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan
ezarritakoaren arabera. 2024ko otsailaren 29an, Gizarte Garapenerako
Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta,
irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen martxoaren 5eko osoko
bilkurara eramateko; han aho batez onartu zen.
(Ikus
5/24 irizpen osoa)