Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

1/24 IRIZPENA URTARRILAREN 29KOA, EUSKAL ONDARE-ZUZENBIDEAREN ETA FAMILIA-ONDAREA ETA -ENPRESA BABESTEAREN ARLOKO BEREZITASUNAREN GAINEKO LEGE-AURREPROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko abenduaren 18an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan, eta, bertan, “Euskal ondare-zuzenbidearen eta familia-ondarea eta -enpresa babestearen arloko berezitasunei buruzko L.A.” aurre-proiektuari buruzko txostena eskatu zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren helburua da ondare-zuzenbideko printzipioak garatzea (12tik 16ra bitarteko artikuluak), Euskal Zuzenbide Zibilaren ekainaren 25eko 5/2015 Legearen I. tituluan zirriborratuak, baserriaren erregimen osoa eta landa-errentamenduena barne. Garapen horri euskal Zuzenbide Zibilaren legeak berak eman dio izena, eta maila bereko arau baten bidez baino ezin da egin. Arauak, era berean, Bizkaiko enborraren eta Gipuzkoako baserriaren eskubidearen erregulazioaren zati handi bat hartuko du bere baitan, modu sistematikoan ondarean eta ez oinordekotzan kokatzeko, eta ondare-zuzenbideko printzipiotzat hartuko ditu. Printzipio horiek, oro har, ondasun jakin batzuen transmisioan aplika daitezke, testatzeko ahalmenaren muga gisa hartu ordez.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraiki. 2024Ko urtarrilaren 19an Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak oinarri hartuta, honako Irizpen-proiektua egin zen Batzordeak urtarrilaren 29an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi zuten.

(Ikus 1/24 Irizpen osoa)