14/23
IRIZPENA URRIAREN 27KOA, EUSKADIKO GARDENTASUN LEGE-AURREPROIEKTUARI
BURUZKOA
2023ko
irailaren 26ko Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Lan eta Justizia Sailaren idatzia sartu zen eta “Euskadiko
Gardentasun Lege-aurreproiektuari”
buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1.
artikuluan xedatutakoaren arabera.
Arauaren
xedea da:
Jarduera
publikoaren gardentasuna eta publizitatea arautzea eta bermatzea,
baita herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea
ere.
Interes
publikoko erabakiak diseinatu eta hartzerakoan herritarren
parte-hartzea bultzatzeko oinarrizko esparrua eratzea.
Bermeen
eta erantzukizunen gaineko araubidea ezartzea, bertan ezarritako
betebehar eta obligazioak ez betetzeagatik.
Arau-hausteei
eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten
pertsonak babestearen gaineko otsailaren 20ko 2/2023 Legean
ezarritako informatzaileen babesa Gardena-Gardentasunaren Euskal
Agintaritzari esleitzea, V. tituluan jasota dagoen moduan.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta
horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araudian ezarritakoari jarraiki. 2023ko urriaren 19an Ekonomia
Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak
oinarri hartuta, Irizpen-proiektua egin zen Kontseiluak urriaren 27an
egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi zuten.
(Ikus
14/23 Irizpen osoa)