13/23
IRIZPENA URRIAREN 27KOA, EAEKO TURISMO-GIDARIEN JARDUERAREN
DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2023ko
irailaren14an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazkia sartu zen. Horren
bidez, txostena eskatzen zuen EAEko Turismo-gidarien jardueraren
Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenak, 3.1.
artikuluan xedatutakoaren arabera.
Kontsultatzen
zaigun arauaren helburua da turismo-gidarien jarduera arautzea,
Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 64.1 artikuluak aurrez
ikusten dituen baldintzetan.
Berehala
agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali
zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan
batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari
jarraikiz.
Garapen
Ekonomikorako Batzordea 2023ko urriaren 19an bildu ostean, hartutako
erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen
osoko bilkurak lan dezan. Bertan urriaren 27an gehiengoz onartu da.
(Ikus
13/23 Irizpen osoa)