12/23
IRIZPENA URRIAREN 6KOA, BORONDATEZKO GIZARTE AURREIKUSPENEKO
ERAKUNDEEN ARLOKO HAINBAT DEKRETU ETA AGINDU ALDATZEN DITUEN
DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2023ko
uztailaren 17an, Ekonomia eta Ogasun Sailaren idazki bat sartu zen
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Borondatezko
Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen arloko hainbat dekretu eta agindu
aldatzen dituen dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1
artikuluan ezarritakoaren arabera.
Arauaren
xedea da Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen
(aurrerantzean, BGAE) arloko honako dekretu hauek aldatzea:
87/1984
Dekretua, otsailaren 20koa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko
Erakundeei buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duena.
92/2007
Dekretua, maiatzaren 29koa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko
Erakundeen jarduera jakin batzuk arautzeko dena,
eta
203/2015 Dekretua, urriaren 27koa, BGAEen otsailaren 23ko 5/2012
Legearen Erregelamendua onartzen duena.
Hiru
dekretu horiek aldatu direnez, aldi berean, honako bi agindu hauek
ere aldatu behar dira:
Agindua,
2009ko apirilaren 29koa, Ogasun eta Herri Administrazioko
sailburuarena. Horren bidez, BGAEen hainbat jarduera egitea arautzen
duen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren zenbait manu garatzen dira.
Agindua,
2016ko uztailaren 19koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena,
BGAEetako Bazkideen Fitxategi Orokorraren antolaketa eta
funtzionamendua arautzen dituena.
Dokumentuaren
kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide
guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta zegokion Lan
Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoaren arabera. 2023ko
irailaren 11n eta 19an, Ekonomiaren Garapen Batzordea bildu zen, eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen,
Kontseiluaren Osoko Bilkurari urriaren 6an aurkezteko, eta gehiengoz
onartu zen, Euskadiko CCOOk emandako boto partikularrarekin.
(Ikus
12/23 Irizpen osoa)