11/23
IRIZPENA UZTAILAREN 26KOA, EUSKAL SEKTORE PUBLIKOAN EUSKARAREN
ERABILERA NORMALIZATZEKO DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2023ko
uztailaren 3an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren idazki bat sartu
zen. Bertan, “Euskal
sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko
Dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatu zuten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko
3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Kontsultatzen
zaigun arauaren xedea da, bertan adierazten denez, Euskal Enplegu
Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen argitan,
hizkuntza-normalizazioaren irizpideak garai berrietara egokitzea eta
euskal sektore publiko osoaren koordinazioa bermatzea. Eta,
horretarako, hiru helburu ditu (1.2 art.):
“a)
Euskararen eta gaztelaniaren erabilera ofiziala bermatzea,
herritarrekiko inolako diskriminazio instituzionalik gabe, euskal
sektore publikoko entitateekiko harremanetan.
b)
Euskara zerbitzuetan eta lanean ohikoan eta orokorrean erabiltzen den
hizkuntza gisa kokatzea euskal sektore publikoko entitateen
jardunean, entitate horiek ezarritako erabilera-irizpideen arabera,
gaztelaniaren erabilera inola ere mugatu gabe.
c)
Benetako berdintasuna lortzea, euskal sektore publikoko entitateen
jardun-eremuan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeari
dagokionez; horretarako, beharrezkoak diren ekintzak bultzatuko dira
eta ager daitezkeen oztopoak saihestuko dira”.
Berehala
agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali
zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak
lan-batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak
xedatutakoari jarraikiz. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2023ko
uztailaren 19an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta,
irizpen-proiektu hau egin da batzordearen osoko bilkurak lan dezan.
Bertan, uztailaren 26an gehiengoz onartu da.
(11/23
Irizpen osoa ikusi)