10/23
IRIZPENA EKAINAREN 16KOA, DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN
ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2023ko
maiatzaren 31n, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren idatzia
sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean;
haren bidez, Diru-sarrerak
Bermatzeko Errentaren Erregelamendua onartzen duen
Dekretu-proiektuari
buruzko irizpena eskatu zen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1
artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Kontsultak
hizpide duen arauaren xedea da Inklusiorako eta Diru-sarrerak
Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean
ezarritakoa garatzea, diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokionez.
Berehala,
dokumentuaren kopia bana bidali zitzaien Batzordearen Osoko Bilkurako
kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horien
berri emateko dagokien Lan Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta
Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezartzen
denaren arabera. 2023ko ekainaren 13an, Gizarte Garapenerako
Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, honako
irizpen-proiektu hau egin zuen Batzordearen ekainaren 16ko Osoko
Bilkuran lantzeko. Aho batez onartu da bertan.
(Ikus
10/23 irizpen osoa)