Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

9/23 IRIZPENA MAIATZAREN 29KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOAREN ESPARRUAN ARAU-HAUSTEEN BERRI EMATEKO ETA INFORMATZAILEAK BABESTEKO BARNEKO INFORMAZIO-SISTEMA SORTU ETA ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko maiatzaren 17an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema sortu eta arautzen duen Dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultatu diguten arauaren xedea da arau-urratzeei buruzko informaziorako eta informatzaileak babesteko barne-sistema sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan, otsailaren 20ko 2/2023 Estatuko Legean, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duenean, aurreikusitako baldintzetan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko urriaren 23ko 2019/1937 (EB) Zuzentaraua, Batasunaren Zuzenbidearen arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesari buruzkoa, betez.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2023ko maiatzaren 26an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan maiatzaren 29an aho batez onartu da.



(Ikus 9/23 Irizpen osoa)