8/23
IRIZPENA MAIATZAREN 29KOA, KOMUNITATE-
ETA ETXE-KONPOSTAJERAKO INSTALAZIO ETA JARDUEREN ARAUBIDE JURIDIKOA
ETA KONDIZIO TEKNIKOAK EZARTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2023ko
maiatzaren 10ean, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen
Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordean, komunitate- eta etxe-konpostajerako
instalazio eta jardueren araubide juridikoa eta kondizio teknikoak
ezartzen dituen Dekretu-proiektuari buruzko txostena eskatzeko,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren
17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Arauaren
xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan biohondakinak komunitateko eta
etxeko konpostajearen bidez balorizatzeko instalazio eta jarduera
publiko eta pribatuen araubide juridikoa eta baldintza teknikoak
ezartzea, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko.
Era
berean, dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko
komunitateko eta etxeko konpostaje-instalazio eta -jardueretatik
datorren konpostaren erabilera posibleak arautzea.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako
kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta
dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta
Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko
Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
2023ko maiatzaren 26an Ekonomia
Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak
oinarri hartuta, honako Irizpen-proiektua egin zen Batzordeak
maiatzaren 29an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi
zuten.
(Ikus
8/23 Irizpen osoa)