7/23
IRIZPENA MAIATZAREN 22KOA, EUSKAL
AUTONOMIA ERKIDEGOAN TRANTSIZIO ENERGETIKORAKO ETA KONTSUMITZAILEAK
BABESTEKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZKO URRIAREN 5EKO 15/2018 ERREGE
LEGE DEKRETUAREN BIDEZ SORTUTAKO BONU SOZIAL TERMIKOAREN KUDEAKETA,
EBAZPENA ETA ORDAINKETA ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUA
2023ko
apirilaren 28an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako
Sailak bidalitako idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordean. Idazki horretan, “Euskal Autonomia
Erkidegoan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileak babesteko
premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege
Dekretuaren bidez sortutako bonu sozial termikoaren kudeaketa,
ebazpena eta ordainketa arautzen dituen dekretu-proiektua”
izenekoari buruzko txostena egiteko eskaera hartu zuen
aholku-organoak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluak dioenari
jarraiki.
Galdegin
deneko arauaren xedea da “Gizarte Bonu Termikoa”
deritzona kudeatzeko, ebazteko eta ordaintzeko jarduketa-esparrua
arautzea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Trantsizio
Energetikorako eta Kontsumitzaileak Babesteko Premiazko Neurriei
buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan
xedatutakoaren arabera.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta
horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araudian ezarritakoari jarraiki. 2023ko maiatzaren 18an, Gizarte
Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan
oinarrituta, irizpen-proiektu hau formulatu zen, maiatzaren 22ko
Kontseiluaren Osoko Bilkurari helarazteko, eta bertan, aho batez
onartu zen.
(ikus
7/23 irizpen osoa)