Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

6/23 IRIZPENA MAIATZAREN 8KOA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNAREKIN LOTURIKO PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK ETA ENPLEGU ZENTRO BEREZIEN EUSKAL ERREGISTROAREN GAINEKO DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA


2023ko apirilaren 17an, Lan eta Enplegu Sailaren idazkia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Horren bidez, honi buruzko txostena eskatu zuen: “Dekretu-proiektua, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa”, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontsultatu zaigun arauaren xedea da EAEn desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programen eta zerbitzuen eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroaren arauketa egokitzea 818/2021 Errege Dekretuan jasotako Enplegu Sistema Nazionalaren enplegua aktibatzeko programen esparru komunera, eta, horrela, indarrean dagoen urriaren 29ko 168/2019 Dekretua ordeztea, zeina indargabetu egiten duen.

Berehala agiriaren kopia batzordearen osoko bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Gizarte Garapenerako Batzordea 2023ko maiatzaren 2an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da batzordearen osoko bilkurak maiatzaren 8ko bilkuran lan dezan. Aho batez onartu da.


(Ikus 6/23 Irizpen osoa)