Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

3/23 IRIZPENA URTARRILAREN 31KOA, LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL LEGE-AURREPROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko urtarrilaren 3an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren idazkia sartu zen, eta irizpena eskatzen zuen “Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Lege-aurreproiektuari” buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontsultatzen zaigun araugintza-ekimenaren helburua da lankidetzaren eta elkartasunaren arloan euskal politika publikoen araubide juridikoa zehaztu eta arautzea. Garapenerako Lankidetzari buruzko 1/2007 Legea onetsi zenetik denbora igaro da eta nazioarte-mailan aldaketak daude, beraz, arau berria egin behar izan da erronka globalekin bat etorriz, euskal lankidetza-politikan aurrerapausoak emateko eta, bide batez, Euskadiren elkartasun-konpromisoa indartzeko.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraikiz. Gizarte Garapenerako Batzordea 2023ko urtarrilaren 23an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen osoko bilkurak urtarrilaren 31ko bilkuran lan dezan, eta aho batez onartu da.



(Ikus 3/23 irizpen osoa)