Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

1/23 IRIZPENA, URTARRILAK 16KOA, EUSKAL SEKTORE PUBLIKOA ARRAZIONALIZATZEKO ETA DIMENTSIONATZEKO ERAKUNDEARTEKO BATZORDEA ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA


2022ko abenduaren 23an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren idazkia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Horren bidez, “Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakundearteko Batzordea arautzen duen Dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, bat etorriz Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin.

Kontsulta egiteko aurkeztu zaigun araudi-ekimenaren xedea da arautzea Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakundearteko Batzordearen oinarrizko funtzionamendu-arauak, atxikipena eta osaera, bat etorriz Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide guztiei, haiek proposamenak eta iritziak emateko eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz. 2023ko urtarrilaren 11n, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakiak oinarri hartuta, irizpen-proiektu hau sortu zen. Ondoren, urtarrilaren 16an, Batzordearen Osoko Bilkurari aurkeztu zitzaion, eta aho batez onetsi zuten.

(Ikus 1/23 Irizpen osoa)