17/22
IRIZPENA, ABENDUAK 12KOA, INGURUMENERAKO AHOLKU KONTSEILUAREN OSAERA,
KIDEAK IZENDATZEKO PROZEDURA, ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA
ARAUTZEN DITUEN DEKRETU PROIEKTUARI BURUZKOA
2022ko
azaroaren 16an, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen
Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordean. Idazki horretan, “Ingurumeneko
Aholku Kontseiluaren osaera, kideak izendatzeko prozedura, antolaketa
eta funtzionamendua arautzen dituen dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatzen zen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1
artikuluan ezarritakoaren arabera.
Arau
honen xedea da Ingurumeneko Aholku Kontseiluaren osaera, kideak
izendatzeko prozedura, antolaketa eta funtzionamendua arautzea,
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021
Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako
kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta Lan
Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari
jarraituz. 2022ko azaroaren 29an, Ekonomiaren Garapenerako Batzordea
bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu
hau formulatu zen, Kontseiluaren abenduaren 12ko osoko bilkurara
eramateko, eta han, aho batez onartu zen.
(Ikus
17/22 Irizpen osoa)