Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

16/22 IRIZPENA, AZAROAREN 8KOA, SUTEEN PREBENTZIO ETA ITZALKETAKO ETA SALBAMENDUKO ZERBITZUEN LEGE-AURREPROIEKTUARI BURUZKOA

2022ko urriaren 7an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Segurtasun Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuen Lege-aurreproiektuari” buruzko txostena eskatu zuten.

Lege honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko jarduera antolatzea eta euskal administrazio publikoetako horrelako zerbitzuak eta langileen estatutu araubidearen berezitasunak arautzea, modu horretan bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzua ematen dela legean definitutako terminoetan, eta aurreikustea zerbitzu horiek beraien artean eta bestelako larrialdi zerbitzuekin batera eta koordinatuta jarduteko mekanismoak.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide guztiei haiek proposamenak eta iritziak emateko eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz. 2022ko azaroaren 2an Gizarte Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietan oinarrituta Irizpen Proiektu hau sortu zen. Ondoren, Kontseiluaren Osoko Bilkurara eraman zen eta azaroaren 8an aho batez onetsi zuten.

(Ikus 6/22 irizpen osoa)