15/22
IRIZPENA, URRIAK 26KOA, ENPLEGUAREN EUSKAL LEGE AURREPROIEKTUARI
BURUZKOA
2022ko
irailaren 16an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Lan eta Enplegu Sailaren idazkia sartu zen eta irizpena eskatzen zuen
“Enpleguaren
Euskal Lege-aurreproiektuari”
buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta
Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan
xedatutakoaren arabera.
Arau
berri honen helburua da, lehenengo artikuluak adierazten duen bezala,
enplegagarritasuna hobetzeko pertsonen eskubideak eta betebeharrak
eta enplegu-politiketan botere publikoen jarduketa-printzipioak
definitzea, Euskal Enplegu Sarea sortzea eta enplegagarritasunak
onera egiteko zerbitzuen zorroa eta programa osagarriak antolatu eta
kudeatzea. Horrez gain, helburu du enpleguaren esparruan eskumenak,
gobernantza-eredua, enplegu-politika publikoen plangintza,
partaidetza eta finantzaketa zehaztea eta Lanbide-Euskal Enplegu
Zerbitzua arautzea.
Berehala
agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali
zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan
batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari
jarraikiz. Gizarte Garapenerako Batzordea 2022ko urriaren 10ean eta
20an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu
hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkurak urriaren 26an azter zezan,
eta aho batez onartu da.
(Ikus
15/22 Irizpen osoa)