Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

12/22 IRIZPENA, IRAILAREN 30EKOA, HAUR ETA NERABEEN LEGEAREN AURREPROIEKTUARI BURUZKOA

2022ko irailaren 2an Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idatzia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. «Haur eta Nerabeen Legearen aurreproiektu»ari buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

Arau berri horrek hiru helburu ditu, lehen artikuluan adierazi duten bezala:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean bizi diren edo dauden haur eta nerabe guztiei bermatzea ordenamendu juridikoak aitortzen dizkien eskubide eta askatasunak egikaritu ahal izatea.

  2. Erantzunkidetasunaren ikuspegitik, ekintza publikoko sektore-eremu guztietan botere publikoek garatu behar dituzten ekintzak zehaztea, aurreko letran ezarritako helburua lortzeko.

  3. Jarduketa-printzipioak zehaztea eta sustapen-, prebentzio-, arreta- eta babes-jarduketa guztiei dagokien eskumen-esparrua ezartzea, baita koordinazio-, elkarlan- eta partaidetza-egiturak ere.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak emateko eta lan-batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraituta. 2022ko irailaren 26an , Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta hartutako akordioetatik abiatuta, irizpen proiektu hau egin zen, Kontseiluaren irailaren 30eko osoko bilkurari aurkezteko. Aho batez onetsi zen.

(Ikus 12/22 Irizpen osoa)