Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

10/22 IRIZPENA, UZTAILAK 12KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZA SUSTATZEKO DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2022ko ekainaren 21ean, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Euskal Autonomia Erkidegoan Jasangarritasunerako Hezkuntza sustatzeko dekretu-proiektua”ri buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arau horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunerako hezkuntza bultzatzea, indartzea eta sendotzea, gure bizimoduetatik iraunkortasunaren kultura berrirako trantsizioa lortu ahal izateko.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan-batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. 2022ko uztailaren 5ean, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Kontseiluaren uztailaren 12ko Osoko Bilkurari aurkezteko, eta aho batez onartu zen.

(Ikus 10/22 irizpen osoa)