Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

1/21 IRIZPENA, URTARRILAREN 14KOA, EAEN ASEGURU ETA BERRASEGURU PRIBATUAK BANATZEKO JARDUERA ANTOLATU ETA GAINBEGIRATZEARI BURUZKO DEKRETU PROIEKTUARI BURUZKOA

2021eko abenduaren 20an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia eta Ogasun Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, EAEn Aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera antolatu eta gainbegiratzeari buruzko Dekretu Proiektuari buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dekretuaren helburua aseguruen eta berraseguruen hornitzaileen jardueraren erregistroa, kontrola eta zehapen prozedura arautzea da, betiere berrikuspen eta antolamendu eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarena baldin bada.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide guztiei haiek proposamenak eta iritziak emateko eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat. 2022ko urtarrilaren 10ean Ekonomia Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietan oinarrituta Irizpen Proiektu hau sortu zen. Ondoren, Kontseiluaren Osoko Bilkurara eraman zen eta hilaren 14an aho batez onetsi zuten.

Ikusi 1/22 Irizpen osoa