8/21
IRIZPENA KIROLEKO DOPINAREN AURKAKO LEGEAREN BIGARREN ALDAKETAREN
LEGE AURREPROIEKTUA
I.-
AURREKARIAK
2021eko
uztailaren 27an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Kultura
eta Hizkuntza Politika Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez,
eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko
8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Kiroleko
dopinaren aurkako legearen bigarren aldaketaren lege
aurreproiektuari” buruzko txostena eskatu ziguten.
Galdetutako
legeria ekimenaren xedea indarrean dagoen Kiroleko dopinaren aurkako
ekainaren 21eko 12/2012 Legea 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean
jarri zen Dopinaren Aurkako Munduko Kode berrira egokitzea da; azken
hori Katowice-n 2019an egin zen Dopinaren Aurkako Munduko V.
Konferentzian hartutako erabakien ondoren jarri zen indarrean.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide
guztiei haiek proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek,
aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezaioten, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz. 2021eko irailaren 10ean
Gizarte Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietan
oinarrituta Irizpen Proiektu hau sortu zuten. Ondoren, Kontseiluaren
Osoko Bilkurara eraman zuten eta irailaren 16an aho batez onetsi zen
II.-
EDUKIA
“Kiroleko
dopinaren aurkako legearen bigarren aldaketaren lege aurreproiektua”
izeneko agirian zioen azalpenak, 12/2012 Legearen hainbat xedapen
aldatzen dituen artikulu bakarra, xedapen iragankor bat eta azken
xedapen bat daude.
Zioen
azalpenean adierazten da Eusko Legebiltzarrak ekainaren 21eko
Kiroleko Dopinaren Aurkako 12/2012 Legea onetsi zuela alor horretako
nazioarteko erakunde aurreratu guztiek onartutako printzipioetan
oinarrituta.
Lehiaketa
kirolaren piramide egitura eta kirol lehiaketak lurraldeetako alor
eta mailetan duen interrelazioa direla-eta, baterako esparru
juridikoa ezarri behar da kiroleko dopinaren aurka borrokatzeko.
Horregatik, 2003an Dopinaren aurkako Munduko Agentziak Dopinaren
Aurkako Munduko Kodea eta kode hori osatzen duten nazioarteko
estandarrak sortu zituen. Testu horien bitartez, nazioarteko kirolean
derrigorrez bete beharreko eta dopinaren aurkako erakunde publikoek
erreferentzia gisa erabili beharreko arauak eta zuzentarauak eratu
ziren.
Kiroleko
Dopinaren Aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea lehen aldiz aldatu
zuen ekainaren 7ko 1/2018 Legeak, hain zuzen ere, lehenengoaren
edukia 2013an Johannesburgen egin zen Dopinaren Aurkako Munduko IV.
Konferentzian onetsitako Dopinaren Aurkako Munduko Kodera egokitzeko.
2019an
Katowicen egin zuten Dopinaren Aurkako Munduko V. Konferentzian
2021eko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zen Dopinaren Aurkako
Munduko Kode berria onetsi zuten. Hauek izan ziren kode berrian
ezarritako aldaketa garrantzitsuenak:
Legea
interpretatzeko oinarritzat hartu behar dira Dopinaren Aurkako
Munduko Kodean jasota dauden arauak eta irizpideak, Dopinaren
Aurkako Munduko Agentziak onetsi eta argitaratutako Nazioarteko
Estandarrak eta erakunde horrek une bakoitzean ezarrita dituen agiri
teknikoak barne.
Kirolariak
mota ezberdinetan sailkatzen dira kirol-mailaren, nazioartekoa
izatearen eta federatua izatearen arabera. Hain zuzen ere,
kirolariei eska dakizkiekeen betebehar eta erantzukizunen artean
oinarritzat hartzen da tipologia.
Dopinaren
alorrean ez-zilegitzat jotzen diren jokaeren katalogoan zenbait
arau-hauste aldatu eta beste batzuk gehitu ziren.
Kirolariei
dopin kontroletan hartzen zaizkien laginak bitan azpibanatzeko
aukera ezarri zen, horrekin, arau-hauste posibleen preskripzio
epearen barnean analisi berriak egin ahal izateko.
Pasaporte
biologikoak dopinaren arau jakin batzuetako arau-hausteak gauzatu
diren edo ez zehazteko tresna baliozko eta onargarri gisa duen
bideragarritasuna indartu zen.
Abusuzkoak
diren substantzia jakin batzuk agente dopatzaileen zerrendan gehitu
ziren; substantzia horiek dira batzuetan gizarte alor jakinetan
erabiltzen direnak, baina, kirol errendimendua hobetzeko interesik
edo helbururik ez dutenak.
Tratamendu
zigortzaile espezifikoa ezarri zen arau-hausleak dopinaren aurkako
agintaritzak proposatutako zigorra bere gain hartzen duen
kasuetarako.
Horregatik,
EAEk, gainerako estatu edo herrialdeetako kirol erakundeek bezala,
berriz ere ahal bezain pronto aldatu behar du egun indarrean dagoen
ekainaren 21eko 12/2012 Legea, 2021eko Dopinaren Aurkako Munduko Kode
Berrira egokitu dadin, hain zuzen ere.
Lege
aurreproiektuaren artikulu bakarrak 12/2012 Legearen honako
artikuluak aldatzen ditu:
1.
art. Dopinaren kontzeptua eta aplikazio eremua
3.
art. Kirolarien erantzukizunak
6.
art. Kirol erakundeen erantzukizunak
13.
art. Kontrolen bermeak eta legezko ondorioak (11. apartatua)
13.
art. Kontrolen bermeak eta legezko ondorioak (12. apartatua)
13.
art. Kontrolen bermeak eta legezko ondorioak (13. apartatua)
13.
art. Kontrolen bermeak eta legezko ondorioak (14. eta 15. apartatuak)
14.
art. Betebehar osagarriak eta erabilera terapeutikoetarako baimenak
16.
art. Dopin kontrolak eta osasun kontrolak
18.
art. Kontrolak egiteko eskumena (3. apartatua)
18.
art. Kontrolak egiteko eskumena (7. apartatua)
19.
art. Kirolean debekatuta dauden substantzien eta metodoen
publizitatea (1. apartatua)
19.
art. Kirolean debekatuta dauden substantzien eta metodoen
publizitatea (3., 4. eta 5. apartatuak)
22.
art. Kirolarien eta beraien inguruaren erantzukizuna
23.
art. Arau-hausteen sailkapena (1-m apartatua)
23.
art. Arau-hausteen sailkapena (1-n apartatua)
23.
art. Arau-hausteen sailkapena (4. apartatua)
24.
art. Kirolariei ezarritako zigorrak (2. apartatua)
24.
art. Kirolariei ezarritako zigorrak (8. eta 9. apartatuak)
24
bis. artikulua. Hainbat arau-hausteengatiko zigorrak (1. apartatua)
24
bis. artikulua. Hainbat arau-hausteengatiko zigorrak (8. eta 9.
apartatuak)
26.
art. Teknikariei, epaileei, arbitroei eta kirol lizentzia duten
gainerakoei, zuzendaritzako kideei, kirol federazioetako, liga
profesionaletako, kirol lehiaketa ofizialak eta ez ofizialak
antolatzen dituzten erakundeetako, klubetako edo kirol taldeetako
zuzendariei edo langileei ezarritako zigorrak.
27.
art. Medikuei eta klubetako edo taldeetako gainerako osasun langileei
ezarritako zigorrak.
28.
art. Dopinaren alorrean zigorrak ezartzeko irizpideak
30.
art. Arau-hausteen eta emaitzak aldatzearen ondorio osagarriak
31
bis. artikulua. Lizentzia eteteetan jasotzen den estatusa
38.
art. Diziplina prozedura
42.
art. Kiroleko dopinari buruzko informazio sistema
III.-
GOGOETAK
Eusko
Legebiltzarrak dopinaren aurkako lehenengo autonomia erkidegoko legea
onetsi zuen 2012an (Kiroleko
dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea),
eta lege horrekin garatu zituen EAEko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen
Kiroleko dopinaren xedapenak. Gainera, gure autonomia erkidegoari
esparru juridikoa eman zion kirolean debekatutako substantzien
erabileraren aurka borrokatzeko, eta hori guztia, Dopinaren aurkako
Munduko Kodearekin eta Kiroleko Dopinaren aurkako Nazioarteko
Hitzarmenarekin bat etorriz. Lege horrek kirolaren berezko izaera
babesten laguntzen du, hau da, “gizakien
bikaintasuna bilatzea pertsona bakoitzaren talentu naturalak
hobetzearen bidez”;
dopinak, era berean, zuzenean horren guztiaren aurka egiten du.
Horri
buruz aritu ginen arauaren aurreproiektuari buruzko 10/2011
Irizpenean ere;
bertan aipatzen genuen kirola interes publikoko gizarte jarduera bat
dela eta pertsonen prestakuntza eta garapen integrala sustatzen
dituela, beraien bizi kalitatea eta ongizate indibiduala eta soziala
hobetzen dituela eta dopina kirolaren balioen eta oinarrien antonimia
dela, eta, horregatik, dopinaren aurka egin behar dela.
2015ean
lehen aldiz aldatu zen
12/2012 Legea,
2013an egin zuten Dopinaren aurkako Munduko IV. Konferentzian
onetsitako Dopinaren Aurkako Munduko Kodeari egokitzeko. Halaber,
araua Euskal Autonomia Erkidegoko estatu-administrazioko lankidetza
administrazioko bi aldeko batzordearen erabakiaren edukiari egokitu
zitzaion Kiroleko Dopinaren Aurkako ekainaren 21eko 12/2012
Legearekin lotuta eta Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia EAEko
dopinaren aurkako erakunde izendatu zuten. Lehenengo aldaketa horren
alde agertu zen Batzorde hau 14/2015
Irizpenean,
adieraziz legeria aldatzeko aukera zegoela.
Orain,
12/2012 Legearen bigarren
aldaketa aztertu behar dugu
2019an egin zuten Dopinaren Aurkako Munduko V. Konferentzian
sortutako Dopinaren Aurkako Munduko Kode berrira egokitzeko, eta,
beraz, berriz ere araudia aldatu behar da.
Dopinaren
Aurkako Munduko Kode berria 2021eko urtarrilean indarrean jarri zen,
eta beste gauza batzuen artean, dopinean legez kanpokoak diren
jokaeren katalogoko arau-hausteak eta agente dopatzaileen zerrenda
eguneratu ziren; gauza horiek biak egitea oso beharrezkoa zen, izan
ere, araubidea oso azkar aldatzen da. Horregatik, kontsultatu zaigun
legearen aurreproiektuaren aukera egokia eta oso positiboa da.
Era
berean, gura ustez positiboa da kirolariek dituzten behar eta
erantzukizunak bakoitzaren kirol-mailaren, nazioartekoak direnaren
edo ez direnaren eta federatuak daudenaren edo ez daudenaren arabera
mailakatzea, izan ere, horrela, zehapen araubidea modu bidezkoagoan
aplikatzen da.
IV.-
ONDORIOAK
Euskadiko
EGABek egokitzat jotzen du “Kiroleko
dopinaren aurkako legearen bigarren aldaketaren Lege Aurreproiektua”
izapidetzea, kontsulta organo honek egin dituen gogoetak aintzat
hartuta.
Bilbon,
2021eko irailaren16an
O.E.
Presidentea
|
Idazkari
nagusia
|
Emilia
M. Málaga Pérez
|
Lorea
Soldevilla Palazuelos
|