Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido



Irizpena 4/21

kable bidezko Garraioaren Lege Aurreproiektuari buruzkoa


I.- AURREKARIAK


2021eko uztailaren 6an, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, kable bidezko garraioaren Lege Aurreproiektuari buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egindako Lege Aurreproiektua da, Gernikako Estatutuaren 10.32 artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz egina, eta eskumen esklusiboa ematen du oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen diren kable bidezko garraioen arloan. Helburua da Autonomia Erkidegotik igarotzen diren kable bidezko pertsonen garraio-instalazioen proiekzioa, eraikuntza, zerbitzuan jartzea eta ustiapena arautzea.

Uztailaren 6an, Lege Aurreproiektua helarazi zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten, eta horien guztien berri eman zitzaion zegokion Lan Batzordeari, Ekonomiaren Garapenerako Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Ekonomiaren Garapenerako Batzordea uztaileren 27an bildu zen lan-bilkuran, irizpen-aurreproiektuaren proposamen bat eztabaidatzeko, eta irizpen-proiektua egitea erabaki zuen. Euskal EGABaren 2021eko uztailaren 30eko Osoko Bilkuran aurkeztu zen, eta aho batez onartu zen.