I.- AURREKARIAK
2019ko uztailaren 11n Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren idazkia sartu zen eta irizpena eskatu zuen 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzen duena, garatzeko dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dekretu-proiektua Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egin du eta bere helburua 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzkoa, araubidez garatzea da, bereziki, lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko beharrezkoak diren tresnei eta lurzoruaren kalitatearen arloan administrazio-prozedurei dagokienean.
Uztailaren 11n lege-aurreproiektua Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzorde egokiari, hau da, Ekonomia Garapeneko Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Ekonomia Garapeneko Batzordea lan-saioan uztailaren 24an bildu zen irizpen-aurreproiektuaren proposamena eztabaidatzeko eta irizpen-proiektua egitea erabaki zuen. Nolanahi ere, Euskadiko EGABren Osoko Bilkurak 2019ko uztailaren 30ean landu eta aho batez onartu zuen.
II.- EDUKIA
Lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko uztailaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen dekretu-proiektuaren testuak zioen azalpena, 23 artikulu, bi xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat, bi azken xedapen eta 10 eranskin ditu.
Zioen azalpena
Gero, zioen azalpenak lege berriaren edukitik gainbegirada azkarra burutuko du.
Xedapen-gorputza
Lege-aurreproiektuaren xedapen-gorputzak hurrengo xedapenak ditu:
I. KAPITULUA – XEDAPEN OSAGARRIAK1. artikulua.- Xedea2. artikulua.- Lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpenaren prozedurak hastea3. artikulua.- Lurzoruaren kalitateari buruzko aitorpenaren prozedura hasteko aurkeztu behar den dokumentazioa 4. artikulua.- Erakundeen arteko lankidetza eta partaidetza publikoa 5. artikulua.- Interesdunentzat eta beste administrazio publiko batzuetarako entzunaldia 6. artikulua.- Lurzoruaren kalitatea aitortzen duen ebazpenaren edukia 7. artikulua.- Berreskuratze-plana baimentzen duen ebazpenaren edukia 8. artikulua.- Lurzoru kutsatuak edo asaldatuak berreskuratzean ziurtatzea 9. artikulua.- Lurzoru kutsatua edo asaldatua berreskuratzean ondoreak 10. artikulua.- Eraikuntza-arrazoiak direla-eta, induskatzea baimentzen duen ebazpenaren edukia 11. artikulua.- Lurzoruaren erabilera-gaitasunari buruzko aitorpenaren prozedura hasteko aurkeztu behar den dokumentazioa 12. artikulua.- Lurzoruaren erabilera-gaitasuna aitortzeko ebazpena 13. artikulua.- 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzkoak, 25.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpen-prozedurez salbuestea. 14. artikulua.- 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzkoak, 25.1.b) eta c) artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpen-prozedurez salbuestea. 15. artikulua.- 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpen-prozedurez salbuestea. 16. artikulua.- 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzkoak, 25.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpen-prozedurez salbuestea. 17. artikulua.- 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzkoak, 25.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpen-prozedurez salbuestea. 18. artikulua.- Tasak ordaintzea eta salbuespen-ustezkoak ematea 19. artikulua.- Lurzoruaren egoerari buruzko txostenak 20. artikulua.- Oinarrizko txostenak 21. artikulua.- Lurzoru-kutsaduraren aztarnak antzematean jakinarazi beharra 22. artikulua.- Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa 23. artikulua.- Lurzorua kutsa zezaketen jarduerak izan dituzten eraikinak eta instalazioak Xedapen gehigarriak Lehenengoa. – Lurzorua kutsa zezakeen jarduera jasan duten kokagunetik induskatutako material naturalak balioztatzea. Bigarrena. – Nahitaez erabili beharreko eskaera-ereduak eta inprimakiak Xedapen Iragankorrak Bakarra.- Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena aurkeztea. Xedapen Indargabetzailea Azken Xedapena Lehenengo azken xedapena.-4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzen duenak, I. eranskinean xedatutakoa aldatzea. Bigarren azken xedapena.- Dekretua garatu eta bere eranskinak egokitzeko araudia gaitzea. Hirugarren azken xedapena.- Indarrean sartzea. I. ERANSKINA.- Lurzoruaren kalitatea ikertzea II. ERANSKINA.- Lurzoruaren gasa ikertzea III. ERANSKINA.- Arriskuen analisi kuantitatiboa (AAK) IV. ERANSKINA.- Indusketa selektiborako plana V. ERANSKINA.- Zuzentzeko aukerak aztertzea VI. ERANSKINA.- Berreskuratze plana VII. artikulua.- Lurzoruaren egoerari buruzko txostena VIII. ERANSKINA.- Lurzoruaren azken egoera ikertzea IX. ERANSKINA.- Lurzorua kutsa zezaketen jarduerak izan dituzten kokaguneetan industria-instalazioak ikertu, kudeatu eta eraistea. |
III.- GOGOETA OROKORRAK
Lurzorua gizakiaren bizi eta jarduerarako oinarrizko baliabidea da, urria eta ez-berriztagarria. Nolanahi ere, horren gainean erabilera desberdinek bizikidetzen edota lehian dihardute. Degradazioa motela da eta, sarritan, eraginak ez dira berehala antzematen. Horrez gain, moduan anitzak dira eta horietako bat lurzoruaren kutsadura da.
Euskadin lurzoruen kutsadura oso arazo garrantzitsua izan da, bere ezaugarriak kontuan hartuta: lurraldearen biztanleria-dentsitate handia, industria-sektorearen garrantzia, horren gainean instalatutako azpiegituren maila altua eta, batez ere, herentzian industria-garaiko lurzoru kutsatuen bolumen handia hartzea, garai hartan lurzoruaren babesa ez baitzen ingurumen-kezka, ez ekonomia eragileena, ezta gizartearena ere.
Laurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera kutsadura berriak prebenitzeko neurriak hartzen hasi ziren. Gauza bera gertatu zen arazo nabarmenenei kutsadura kendu eta premiazkoenak ez zirenen tratamendua planifikatzeko. Horiek guztiak arazoa bideratzeko funtsezkoak suertatu dira.
Arloan legedi berezia egiteak ere prozesuan oinarrizko funtzioa izan du. 1998. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko lege orokorra eman zen eta Euskadiko ingurumen-politikak bultzatzeaz gain, dagoeneko lurzorua giza bizia garatzen den ingurumenean sartzen zuen, beraz, babestea edukitzaile eta jabeen oinarrizko eskakizuna zen. Ildo horri eutsiz, lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatu behar zuten eta defendatu nahiz berreskuratzeko prebentziozko neurriak hartu behar zituzten. 2005. urtean 1/2005 Legea, otsailaren 4koa, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzkoa, onartu zen eta bi dekreturen bidez garatu zen: batetik, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeari buruzkoa eta, bestetik, kutsa zezaketen jarduerak edota instalazioak jasaten edota jasan izan dituzten lurzoruen inbentarioaren ingurukoa.
Arau hori 2015. urtean lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko lege berriak ordezkatu zuen. Nolanahi ere, arauketan aldaketak sartu zituen eta 2005eko legea aplikatu ostean lortutako esperientzian oinarrituta, hobekuntza-alderdiei aurre egin zien. Hala, ustezko garrantzitsuenetan lurzorua babestea eta kutsadura zuzentzea sustatu zuen, lurzorua kutsa zezaketen jarduera eta instalazioen ondoriozko eragina kontuan hartuta. Horrez gain, euskal araudiari hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko estatuko arau berria erantsi zion, era berean, hondakin eta lurzoru kutsatuen arloan EBko zuzentarau berrienak barne antolamenduari iraultzen baitzizkion.
4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoru kutsatuak prebenitu eta zuzentzeari buruzkoak, Euskadiko lurzorua babestea du helburu eta, xede horrez, jatorri antropikoa duten ekintzen ondorioz ezaugarri kimikoak aldatzea prebenitzen du, lurzoru kutsatu eta asaldatuei aplikagarria zaien araubide juridikoa zehaztearekin batera, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko.
Legeak zaintzarik ezaren printzipiopean administrazioaren esku-hartzea murriztu eta sinplifikatzen du, Euskadiko lurzoru-kalitatearen ingurumen-estandar zorrotzak lermatu gabe.
Legearen alderdirik nabarmenei erreparatuz, zioen azalpenak berak azpimarratzen du, lehenik eta behin, lurzorua kutsa dezakeen jarduera eta instalazioaren kontzeptua zehaztasun gehiagoz definitzea. Ildo horri eutsiz, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak kutsadura-ahalmenaren arabera sailkatu dira. Modu horretan, ahalmenari jarraiki betekizun desberdinak aplika daitezke. Bigarrenez, lurzoruen kutsadura prebenitu eta zuzentzeko orduan, administrazioaren esku-hartzea arintzeko, lurzoruaren kalitatearen eremuan bi prozedura desberdin sortu dira eta ustezko zehatzetan sinplifikatzeari ekin zaio. Batetik, lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura, lurzorua proposatutako erabilerari egokitzen zaiola baliozkotzera bideratutakoa, eta, bestetik, erabilera-gaitasunaren aitorpenari buruzko prozedura, esklusiboki industria-erabilerarako lurzoruaren erabilera-gaitasuna baliozkotzeko dena.
Lege honek lurzoruaren kalitatearen arloan prozedurei eta lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko tresnen eduki eta irismenari dagokionez araubidezko garapena aurrez ikusten du. Zehatz-mehatz esanda, lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpenaren prozeduraz, lurzoruaren egoerari buruzko txostenez, arakatze-ikerketa zehatzez eta lurzoruaren azken egoerari buruzkoez ari da.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak positiboki balioztatzen du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren araudi-ekimena, aztergai dugun dekretu-proiektu honetan adierazten dena, legea osatzen baitu, 4/2015 Legeak berak alderdi zehatzak hobe arautzeko aurrez ikusi ostean. Halaber, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen xedapenak behar bezala aplika daitezke. Ildo horretatik, legearen alderdiak xehetasun handiagoz zehazten ditu eta legearen aurreikuspenen kasu zehatzari aplika dakioke.
Beharrezko eta esperotako dekretu-proiektua da eta orokorrean hartuta, arauketa positibotzat jotzen dugu, alde batera utzi gabe bi gogoeta orokor eta interesgarri. Horiek ondoren aipatuko ditugu:
Arauaren irismena eta eragina: ezinbestez justifikatu eta arrazoitzea
X. eranskinak Oinarrizko Txostena egitea zehazten du. Lurzoruetan egin beharko da, jardueraren instalazioak substantzia arriskutsu aipagarriak erabili, ekoitzi edo igortzea badakar eta, ondorioz, lurzorua eta zorupeko urak kutsa baditzake. Helburua instalazioa ustiatzen hasi baino lehen, abiapuntuko egoera idatziz jasoa gelditzea da. Nolanahi ere, hori jarduerak behin betiko uzten direnean lurzoruen eta zorupeko uren egoera jarraitu eta alderatzeko da.
Eranskin honetan araututakoarekiko kezka bat dugu. Izan ere, sail egileari eskatu nahi diogu lurzoruen eta uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko araudiaren jatorrian egonik, europar legediak berak aurrez ikusitako baldintzak baino askoz zorrotzagoak ezartzera daramaten eta horiek justifikatzen dituzten aukera-elementuak eta arrazoiak eskaintzea.
Arloan europar araudiak arautzeko erregimena garatu du. Horrek lurzorua nahiz zorupeko urak babestearen interesa eta kutsa lezaketen enpresen jarduera ekonomikoa garatzea batzen ditu, aldi berean, jarduera lehiakorra garatu eta lurzoru nahiz zorupeko uren zaintza-eskakizunak betetzeko. Araurik berriena 2010/75/UE Zuzentaraua, Europar Parlamentu eta Kontseiluarena, 2010eko azaroaren 24koa, industria-igorpenei buruzkoa, (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) da. Horren arabera, ingurumen baimen integratua behar duten jardueren kasuan, lurzoru eta zorupeko uren inguruan, oinarrizko txostena eta aldizkako jarraipen nahiz kontrola behar da. Barneko antolamendu juridikoari hurrengo legeen bitartez irauli zaio: 5/2013 Legea, ekainaren 11koa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatzen duena; 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa; eta, azkenik, 1/2016 Errege Dekretua, abenduaren 16koa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko legearen testu bategina onartzen duena. Horrek 12 f) artikuluan 5/2013 Legeak oinarrizko txostenaren inguruan aurrez ikusitako jasotzen du, 2010/75/EB Zuzentaraua irauli ondoren. 2014. urtean “Industria-igorpenei dagokionez, 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. atalaren esparruan abiapuntuko egoeraren txostenari buruz Europar Batzordearen orientabideak” komunikazioak oinarrizko txostenaren edukirako orientabideak eskaintzen ditu eta egiteko 8 etapa definitzen dira.
Erantsitako azken oharrean zenbait adibide zehazten dira eta dekretu-proiektuak jatorrizko erkidegoko araudian finkatutakoak baino zorrotzagoak diren eskakizunak dituela frogatzen dute.
Arestian aipatu den europar araudi-multzoa, oro har, lurzoru eta zorupeko uren babesa behar bezala bermatzeko eman da eta ustezko konplexuenetan lurzoruaren kalitatea aitortzea eskatzen du. Horrez gain, lurzoruaren egoera balioztatzeko tresna nahikoak eskaintzen ditu. Hala, gure ustez, dekretu-proiektuak ez ditu helburu hori betetzeko baldintza osagarriak zehaztu behar. Horregatik, berriz azpimarratu nahi dugu dekretu-proiektuak euskal enpresei Europar Batasunak adierazitako eskakizunak baino zorrotzagoak aplikatzeko arrazoiak ez dituela ematen. Beraz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eskatu nahi diogu hautabide hori hautatzeko aukera-elementuak azal ditzan. Halaber, jakin nahiko genuke horiekin lurzoru eta zorupeko uren babesaren eta Euskadin kokatutako enpresen lehiakortasunaren artean oreka nola ebazten den.
Arauketa batzuen zehaztapen-maila urria
Araubidezko garapen-araua den neurrian eta, ondorioz, arauak zehatzagoa izan behar duen heinean, legearen xedapenen kasu zehatzak nola aplikatu behar diren azaldu behar du, baina bere artikuluen artean zenbait xedapenek gure iritziz zehaztasun-maila handiagoa eskatzen dute. Gogoeta berezien atalean aipatuko ditugun xedapen zehatzez gain, adibide modura, kutsatutako lurzoru-bolumenaren eta kutsadura kentzeko erabili behar den teknikaren arabera, lurzoruetatik kutsadura kentzeko lanetarako epea zehaztu gabe dagoela aipa dezakegu.
Era berean, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak hartzen dituzten lurzoruen inbentarioa arautzeari dagokionez, gure iritziz kontuan hartu beharko liratekeen alderdien inguruan urritasunak antzeman ditugu, hala nola, helburuak, atxikipena, izan behar duen informazioa, etab.
IV.- GOGOETA BEREZIAK
3. artikulua.- Lurzoruaren kalitateari buruzko aitorpenaren prozedura hasteko aurkeztu behar den dokumentazioa.
Gaur egun, lurzorua teknologia berriak aplikatuz azter daiteke eta erabilera hori aurrez ikusi behar da, lurzoruaren kalitateari buruzko aitorpenaren prozeduraren barruan aurkeztu behar den dokumentazioa arautzeko orduan. Horregatik, gure ustez, artikulu honen 2. atalean hirugarren idatz-zatia erantsi beharko litzateke, arriskuen analisirako programa informatikoak erabiltzearen ustezkoa aurrez ikus dezan. Txostenak kalkuluak egiteko programan sartutako parametroen zerrenda izatea eskatuko da. Gainera, txostenarekin batera, programak sortutako fitxategi informatikoen kopia entregatuko da.
6. artikulua.- Lurzoruaren kalitatea aitortzen duen ebazpenaren edukia
5. atalean ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, beharrezkotzat joz gero, xede horretarako zenbateko nahikoan abalak, fidantzak edo bestelako bermeak eskatu ahal izatea aurrez ikusten da. Gure iritziz formulazio hori zehaztu egin behar da, aplikazio arbitrarioak saihesteko, beraz, itxuraz, komenigarria da garapen-agindua eskatzea, bermea eratzea eskatzen duten ustezkoak eta baremoak zehazteari begira.
6.5. artikulua.- Beharrezkotzat joz gero, Ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, zenbateko nahikoan abalak, fidantzak edo bestelako bermeak osatzea eska daiteke. Ustezkoak eta zehaztapena ondorengo garapen-aginduan zehaztuko dira. Nolanahi ere, halako berme-mota ezar daiteke kokagunean pertsonen osasunerako eta ingurumenerako arrisku onartezinak egoteagatik edo zorupean ala lurzoruan hondakin arriskutsuak daudelako berreskuratze-plana egikaritzea beharrezkoa denean. Bermeak ebazpenean aipatutako pertsonei jarriko zaizkie, nahiz eta jabean edo edukitzaileak ez izan, baita egikaritzeko orduan, izaerarengatik denboran luzatuko diren kontrol eta jarraipen neurrien kasuan ere. |
7. artikulua.- Berreskuratze-plana baimentzen duen ebazpenaren edukia
1. Lehenengo atalean artikulu honek berreskuratze plana baimentzen duen ebazpenak dituen gutxieneko alderdiak xedatzen ditu. Besteak beste, hirugarreneko c) hizkian alderdi bat berreskuratzea eskatzen duten esposizio-bideak eta kutsatzaileak direla dio. Gure iritziz, esposizio-bideak eta kutsatzaileak idatziz jasoak uztea garrantzitsua izateaz gain, kutsaduraren fokuak aipatu beharko lirateke, beraz, arauan sartzea proposatzen dugu.
7.1.c) artikulua.- Berreskuratzea eragiten duten kutsadura-fokuak, esposizio-bideak eta kutsatzaileak deskribatzea eta, bidezkoa bada, kutsatzaile desberdinetarako lortu behar diren kontzentrazioak finkatzea. |
2. 2. atalean aurrez ikusitakoaren arabera, ebazpenean ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, beharrezkotzat joz gero, xede horretarako zenbateko nahikoan abalak, fidantzak edo bestelako bermeak eska daitezke. Aurreko xedapenean argudiatu eta proposatutakoari eutsiz, formulazioak ez du zehaztapenik eta aplikazio arbitrarioak saihesteko, komenigarria da garapen-agindua eskatzea. Horrek bermea osatzeko ustezkoak eta baremoa zehaztuko ditu.
7.2. artikulua.- Beharrezkotzat joz gero, Berreskuratze-plana baimentzen duen ebazpenean ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, zenbateko nahikoan abalak, fidantzak edo bestelako bermeak osatzea eska daiteke. Ustezkoak eta zehaztapena ondorengo garapen-aginduan zehaztuko dira . Ingurumen Kudeaketa eta Auditoriaren Erkidegoko Sistemaren Erregistroan (EMAS) inskribatuak dauden erakundeak artikulu honek aipatzen dituen bermeak osatzez salbuetsiak egongo dira”. |
9. artikulua.- Lurzoru kutsatua edo asaldatua berreskuratzean ondoreak.
Beharrezkotzat jotzen dugu berreskuratu ondoren, kutsatu edo asaldatu modura lurzoruaren aitorpenari buruz jabetzaren erregistroan orri bazterreko oharra deuseztatzeko eskaera ingurumen-organoak ofizioz egiteaz gain, aldeak ere egin ahal izatea. Itxuraz, dekretu-proiektuak lehenengo aukera besterik ez du aurrez ikusten.
9.3. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, jabetzaren erregistroan bazterreko oharra ezaba dadin eskatzeari ekingo dio, kutsatua edo asaldatua aitortu den lurzorua berreskuratu dela egiaztatutakoan. |
14. artikulua. 4/2015 Legeak 25.1. b) eta c) artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzoruaren kalitatearen arloan aitorpen-prozedurez salbuestea.
2. atalean xedatutakoari dagokionez, Batzorde honen ustez bidezkoa da indusketa plana beharrezkoa den kasuetan egikaritzeko ingurumen-organoaren ebazpenik behar al den argitzea.
23. artikulua. Lurzorua kutsa zezaketen jarduerak izan dituzten eraikinak eta instalazioak
23. artikuluak duen edukia eta Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEHak) ekoitzi eta kudeatzeari buruzko 112/2012 Dekretuak arautzen duena bat al datozen zalantzak ditugu. Gure iritziz, artikulu honetan xedatutakoak halabeharrez koordinatua eta bat egina egon beharko du 112/2012 Dekretuak xedatutakoarekin. Ildo horri eutsiz, 23. artikuluan honako alderdiak zehaztu edo argitzea proposatzen dugu:
- “Saneamenduari buruzko azterketa osagarriari” buruz, jarduera uzten duen titularrak egin behar al duen definitzea.
- Instalazio eta eraikinen saneamendu azterketaren edukia dekretuaren IX. eranskinak arautzen du, baina EEHen 112. Dekretuko “Azterketa osagarriaren” edukiarekin nola lotu daitekeen gehiago argitzea iradoki dugu.
- Era berean, hondakinak industria-eraikinak eraistetik badatoz, agregakin birziklatuak fabrikatzeko EEHen erabilera-aukeraren ziurtagiria buru dezaten, ECAren (erakunde ziurtatua) irizpide operatiboak eta teknikoak argitu behar direlakoan gaude, eraikin horiek lurzorua kutsa lezaketen jarduerak izan badituzte.
Xedapen iragankorra. Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena aurkeztea.
Dekretu berria indarrean sartzen denetik, epea hirutik sei hilabetera luzatzea proposatzen dugu, lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen titularrak jardunean badaude, egoerari buruzko txostena aurkez dezaten, oraindik egin gabe izanez gero. Osatzeko eskakizun mailak, itxuraz, hori gomendatzen du.
Xedapen gehigarria.- Lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen titularrak jardunean badaude eta egoerari buruzko txostenik aurkeztu ez badute, hiru hilabete sei hilabete izango dituzte aurkezteko, dekretua indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita”. |
Lehenengo azken xedapena. 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzen duenak, I. eranskinean xedatutakoa aldatzea.
I. eranskina. Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak
Eranskin honetako zerrenda aztertu ostean, lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen zerrendan zorupeko tangatan autokontsumorako “edozein erregai kantitate biltegiratzeko jarduerak eta instalazioak sartzea arrazoizkoa al den planteatzen dugu. Zerrendaren amaieran 2. oharreko bigarren epigrafeak (erabiltzen ari garen 34. orrialdea), hain zuzen, ustezko hori arautzen du. Idazpen hori berriz pentsatzea edo, behintzat, irismena mugatzea bidezkotzat jotzen dugu. Egungo idazkerarekin zorrozki industria-jarduerak gainditzen dituzten instalazioak eta jarduerak hartuko lituzkeelakoan gaude. Adibidez: Arauketa honen araberakoak izan daiteke, esaterako, bulego-eraikina edo bizilagunen erkidegoa, erregaia badu?
I. ERANSKINA.- Lurzoruaren kalitatea ikertzea II. ERANSKINA. Lurzoruaren gasa ikertzea
Gure ustez, dekretu-proiektuak ikerketa arakatzailearen fasea zehatzegi eta xeheegi arautzen du eta zenbait eskakizun ikerketa xehatuaren fasean sartu beharko lirateke. Gogora dezagun ikerketa arakatzailea aurretiazko balorazio-fasea dela. Izan ere, ikerketa xehatuaren faseari ekin baino lehen egin behar da. Fase arakatzailean ikerketa zehatzagoa aktibatzeko (zehazki, ikerketa xehatua) kutsaduraren aztarnak eta arrazoi nahikoak egon daitezkeen balioztatzen da.
Ondoren, dekretu-proiektuaren I. eta II. eranskinetako epigrafeak jasoko ditugu, gure ustez balorazio arakatzaileak ikerketa xehatuak berezkoak dituen zehaztapenak aurrez ikusten dituelakoan:
I. eranskinean: Lurzoruaren kalitatea ikertzea
- Azterketa historikoa gauzatzeko informazio-iturriak. Itxuraz, dekretuak berak lanen hedadura horri eta inguruko lur-zatiak aztertzeari zehaztapen handiagoa eman behar zaiola adierazten du. Ustezko garrantzitsuak gehiago zehaztu behar dira.
- Kokagunearen irudi historikoak biltzea. Dekretu-proiektuak, azterketa historikoak gauzatzeko informazio-iturriak epigrafepean (erabiltzen ari garen testuko 40. orrialdea), xedatutakoarekin bat, ezinbestekoa da “gutxienez, denbora desberdinetan bi aireko argazki-iturri kontsultatzea eta horiek denbora luzeak hartzea…” Neurria proportzioz kanpokoa izan daiteke, dagoeneko kontsultatzen diren aurretiazko iturriak kontuan hartuta: lurzoruen inbentarioa, lurzoruaren kalitateari buruzko erregistroa, aldizkako txostenak, erkidego, foru eta udaletako agiritegiak… Are gehiago, une zehatzetan (adibidez, duela 100 urte) ia ez zen fabrika eta inguruneen argazkirik ateratzen. Honakoaren inguruan hausnarketa egin beharko litzateke: denbora desberdinetan irudien informazioa lortzeko zailtasun edo ezintasunari erreparatuz, lurzoruaren ikerketarekin aurrera ez egitea arrazoizkoa al da? Nolanahi ere, dekretu-proiektuak baldintza hori nahitaezkotzat jotzen du.
- Ingurune fisikoaren azterketari dagokion edukia. Azterketaren edukia gehiegizkoa izan daiteke, fase arakatzailerako lurzoruaren azterketari buruzko helburuak kontuan hartuta. “Hidrogeokimika”, “edafologia eta geografia” eta “tokiko klimatologiarekin” zerikusia duten informazio-alderdiak berriz pentsatzea proposatzen da.
- Zorupeko uren laginetan kutsatzaileen kontzentrazioak balioztatzea. “Nahikoa onartuak dauden beste erreferentzia batzuk” aipamena berriz pentsatzea proposatzen dugu, zorupeko uren laginen erreferentziazko balioei dagokienez, dekretu-proiektuaren testuak ez baitu behar bezala argitzen organo eskudunak zer “erreferentzia” aipatu nahi duen. Aukera bat litzateke dekretu-proiektuak erreferentziak zerrendatzea, organo eskudunaren iritziz “nahikoa onartuak eta gomendatuak” badaude.
II. ERANSKINEAN. Lurzoruaren gasa ikertzea.
- Ikerketa arakatzailean gasaren laginketa. Ikerketa arakatzailean gas laginketa derrigorrez egitea berriz pentsatzea proposatzen da. Bakarrik ikerketa xehatuan eta dekretuan xedatutako baldintzak betetzen direnean eskatu beharko litzateke. Proposamenak honako oinarria du: balitekeela gasaren laginketa garrantzitsua ez izatea, ikerketa arakatzailean lurzoruan edo urean erreferentziazko balioak gainditzen dituzten substantzien kontzentrazioak ez daudelako.
III. ERANSKINA. Arriskuen analisi kuantitatiboa (AAK)
Zehaztutako AAK mailan esposizio-kontzentrazioari dagokionez, ahal den neurrian, kalkulatzeko laginen edo ratioen kopurua zehaztea eskatu behar dugu.
V.- ONDORIOAK
Euskadiko EGABren iritziz egokia da Euskadiko mugikortasun jasangarriari buruzko legearen aurreproiektua izapidetzea, kontsulta-organo honek egin dituen gogoetekin.
Bilbon, 2019ko uztailaren 30ean
O.E. Presidentea Idazkari nagusia
Emilia M. Málaga Pérez Lorea Soldevilla Palazuelos