Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

Irizpena 7/17

Irizpena 7/17

7/17 IRIZPENA ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua aldatzeko Dekretu Proiektuari buruzkoa; 109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I. SARRERA

2017ko urriaren 18an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren idatzia sartu zen; horren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua aldatzeko Dekretu Proiektuari buruzko txostena eskatu zen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

“Aldaketaren helburua da honako artikulu hauen edukia osatzea: 3. artikulua (Unibertsitateen Ikerketa Egiturei dagokien Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eraketa), 15. artikulua (Baldintza Orokorrak) eta 16. artikulua (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen baldintza zehatzak, zentro teknologiko multifokalizatuei eta ikerketa kooperatiboko zentroei dagokiena). Zehatzago esateko, helburua da Gobernamendu Organoen artean Jarraipen Batzordea izateko beharra jasotzea; bertan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak parte hartu beharko du, aipatutako beste organoren batean ordezkaritzarik ez badu.

Era berean, aldaketa hori 22. artikuluan (Ebazpen Organoa, ebazpenak noiz egon behar duen hartuta eta jakinarazita) zehaztutako aldia zehazteko egiten da”.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseilu Planeko kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horiek Lan Batzorde egokira bidaltzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoaren arabera. 2017ko urriaren 30ean, Ekonomia Garapenaren Batzordea batu zen eta, hartutako akordioetatik abiatuta, Irizpen Proiektu hau prestatu zen, azaroaren 6ko Kontseiluaren Osoko Bilkurari emateko; bertan aho batez onetsi da.

II.- EDUKIA

Dekretu-proiektuaren testuak, azalpen-zatiaz gainera, sei artikulu ditu, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat.

Zioen azalpenean labur azaltzen dira lortu nahi diren helburuak eta hura onesteko arrazoiak.

Xedapenen atalak, esan bezala, sei artikulu ditu; horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzen eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 3. artikulua, 15a eta 16a osatzen dituzte eta 22. artikulua aldatu, 1. puntuan (Sarrera) aipatutako baldintzetan.

Xedapen indargabetzaileak Berrikertu programa arautzeko aginduaren indargabetzea aurreikusten da (aurrerago aipatu dugu).

Azken xedapenean, arauak denbora aldetik izango duen eraginkortasunari buruzko araua ezarri da (indarrean sartzea).

III.- OHARRAK

Kontsultaren helburu den arau-proiektuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren aldaketari heltzen dio, zeinak helburu baitu (109/2015 Dekretuaren 1. artikulua) sarea 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren egungo estrategian ezarritakoan oinarrituta arautzea, eragile bakoitzarentzat espezializazioari, bikaintasunari eta I+G+b jardueraren balio-kateko egoerari eta espero diren emaitzei buruzko posizioa zehazten duena berrantolatzeko prozesuan.

Kontsultaren helburu den dekretu-proiektuaren legezkotasun-txostenean aipatzen den bezala, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritako prozesuak, duen esperientzian oinarrituta, eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendua zehaztu nahi ditu, eraginkortasuna areagotzeko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen emaitzetara bideratzeko, eta Euskadiko ekoizpen- eta gizarte-egiturari egiten dion balio-ekarpena hobetzeko, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.

Zioen azalpenean eta kontsultaren helburu den dekretu-proiektuaren legezkotasun-txostenean jaso den bezala, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua argitaratu zenetik igaro den aplikazio-aldian honetarako beharra ikusi da:

  • Honako artikulu hauen edukiak osatzea: 3. artikulua (Unibertsitateen Ikerketa Egiturei dagokien Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eraketa), 15. artikulua (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen Baldintza Orokorrak) eta 16. artikulua (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen baldintza zehatzak), unibertsitateen ikerketa-egiturek, zentro teknologiko multifokalizatuek eta ikerketa kooperatiboko zentroek bete beharreko baldintza bereziei dagokienez.
  • Aldaketa horren helburua izanik 22. artikuluan (Ebazpen Organoa) egiaztapen-eskaeraren prozesuak dakarren ebazpena hartzeko eta jakinarazteko zehaztutako epea zehaztea.
  • 2016ko abenduaren 28ko agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Giza kapital ikertzailea sartzeko diru-laguntzak arautzen dituena (Berrikertu programa), indargabetzea, bertan ez baitzaio erantzuten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan goi-mailako prestakuntza duten langileak izateko beharrari.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Kontseilu honek ulertzen du aldaketa egokia dela eta gainera uste dugu Jarraipen Batzordea eratzeak, kontsultaren helburu den dekretu-proiektuaren 4. eta 5. artikuluetan arautu bezala, zentzua duela, eragile guztiak 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko eragile guztiekin bat etortzeko helburuari jarraikiz.

IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABeren iritziz, egokia da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua aldatzeko Dekretu Proiektua izapidetzea, kontsulta-organo honek eginiko oharrak kontuan hartuta.

 Bilbon, 2017ko azaroaren 6an

Batzordeburuak O.E

Francisco José Huidobro Burgos

Idazkari nagusia

Emilia Málaga Pérez