Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

Irizpena 8/17

Irizpena 8/17

8/17 IRIZPENA Euskadin kokatuak dauden osasun zentro eta zerbitzuetan gorabeheren jakinarazpen sistema garatzeko Osasun sailburuaren Agindu Proiektuari buruzkoa

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2017ko urriaren 18an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Osasun Sailaren idazkia sartu zen eta Euskadin kokatuak dauden osasun zentro eta zerbitzuetan gorabeheren jakinarazpen sistema garatzeko Osasun sailburuaren Agindu Proiektuari buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

“Arauak hurrengo xedea du:

a).- Euskadin kokatutako osasun zentro eta zerbitzuetan kalterik gabeko segurtasun gorabeheren jakinarazpen sistemari buruzko ezaugarri teknikoak zehaztea.

b).- Gorabeherak jakinarazteko inprimakien edukia eta prozedura ezartzea.

Hori guztia egingo da 78/2016 Dekretuak, maiatzaren 17koak, Euskadin kokatutako osasun zentro eta zerbitzuetan osasun laguntza jasotzen duten gaixoen segurtasun neurriei buruzkoak, 9.7. artikuluan xedatutakoa garatzeko.

Berehala dokumentuaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, beren proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horiek Lan Batzorde egokiari jakinarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudiak xedatutakoaren babesean. Gizarte Garapeneko Batzordea 2017ko urriaren 31n bildu zen eta hartutako erabakietatik abiatuta, Irizpen Proiektu hau egin du Batzordearen Osoko Bilkurak azaroaren 6an azter dezan eta aho batez onartu da bertan.

II.- EDUKIA

Agindu proiektuaren testuak azaleko azalpen zatia, 8 artikulu, xedapen gehigarri bat, azken xedapen bat eta eranskina ditu.

Azalpen zatian aurrekariak eta lege ekimenaren justifikazioa zehazten dira.

1. artikuluak arauaren xedea zehazten du, Irizpen honen sarreran jasotzen den bezala. Aldi berean, “kalterik gabeko segurtasun gorabeheratzat” jotzen direnak definitzen ditu: ausazko gertaerak, ustekabekoak eta espero ez direnak, segurtasunarekin zerikusia dutenak, kaltea eragiteko aukera dutenak gaixoari ez iritsi arren edo nahiz eta iritsi kalterik sortzen ez dutenak. Era berean, aginduak xedatutakoaren arabera, gorabeherak jakinarazten direnean, adituentzat ez dakar ondorio juridikorik, jakinarazitako gertaeretan parte hartu arren.

2. artikuluak bere aplikazio eremua ezartzen du; 3. artikuluak kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemei buruzko ezaugarri teknikoak zehazten ditu, 78/2016 Dekretuak, maiatzaren 17koak, aurrez ikusitakoa garatzeko; 4. artikuluak kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemaren helburuak definitzen ditu; 5. artikuluan kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemari buruzko oinarrizko printzipioak ageri dira: borondatezkoa, zigortzeko izaerarik gabekoa, informazioaren konfidentzialtasuna, jakinarazpen anonimoa, banako etekinari bideratu ordez sistemari bideratutakoa, adituen analisia eta ikasteko nahiz etengabe hobetzeko azterketa; 6. artikulua informazioaren segurtasunari buruzkoa da; 7. artikuluak gorabehera gertatuz gero, jakinarazteko prozedura eta ondorengo kudeaketa zehazten ditu. Azkenik, 8. artikuluak gorabeherak jakinarazteko inprimakien ezaugarriak definitzen ditu.

Xedapen gehigarriak azaldutakoari jarraiki, laguntzeko osasun zerbitzuei dagozkien erakundeetan kalterik gabeko segurtasun gorabeheren jakinarazpen sistema, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuarena, aginduaren 2.a) artikuluan aipatutakoa, Gaixoarekiko Segurtasunean Jakinarazpen eta Ikaste Sistema (GSJIS) da. Osakidetzak, Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurreko puntuan aipatu den aplikazioan sartzeko eskaeren bideragarritasunari buruz ebatziko du, agindu honetako 2. artikuluaren b) hizkian adierazten diren osasun zentroek eskatu ostean.

Azken xedapenak indarrean sartzeko arauak ezartzen ditu.

Arauarekin batera eranskina ageri da eta araua aplikatzeko zentroen eta zerbitzuen tipologia (2.1.b)) aurki daiteke.

III.- GOGOETAK

III.1 Gogoeta Orokorrak

Gaixoen segurtasuna bai nazioartean OMEtik Europar Kontseilura (estrategia europarra), bai estatuan (2015-2020rako Gaixoaren Segurtasunari buruzko Estrategia) landu da. Euskadi arlo horretan aitzindaria izan da 2013-2016rako Gaixoaren Segurtasun Estrategiarekin eta maiatzaren 16ko 78/2016 Dekretuaren bitartezBatzordeak irizpena egindako dekretu proiektua. 22/15 Irizpena. gaixoaren segurtasun neurriak ezartzen dira, horiek Euskadin kokatutako osasun zentro eta zerbitzuetan osasun laguntza jasotzen badute.

2017ko irailaren 5ean Osasun Sailak EGABri txostena eskatu zion Euskadin kokatutako osasun zentro eta zerbitzuen gaixoekiko segurtasun batzordeak garatzeari buruz (aipatu dekretuko 5. eta 8.2. artikuluak)Batzordeak irizpena egindako agindu proiektua. 4/17 Irizpena..

Orain kontsultatzen zaigun agindu proiektua dekretu beraren 9.1. artikulua garatzeko egin da. Aurrekoari eutsiz, EAEn kokatutako osasun zentroek eta zerbitzuek 31/2006 Dekretuak, otsailaren 21ekoak, osasun zentroak, zerbitzuak eta establezimenduak baimentzeari buruzkoak, xedatutakoarekin bat, baimen araubidea bete behar badute, kalterik gabeko gorabeherak jakinarazteko sistema izango dute, gorabeheretan lortutako informazioa aztertuz osasun laguntzan segurtasuna hobetzeko. Zehatz-mehatz esanda, 7. puntuan aipatutakoaren arabera, Osasun Saileko pertsona titularraren aginduz gorabeheren jakinarazpen sistemei buruzko ezaugarri teknikoak zehaztuko dira, baita gorabeherak jakinarazteko inprimakiak eta jakinarazpen prozedura ere. Nolanahi ere, datuen konfidentzialtasuna errespetatu beharko da.

Arestian azaldutakoan oinarrituta, kontsultatzen zaigun agindu proiektuaren bidezkotasuna argia da. Izan ere, xedea irizpen honen sarreran zehaztuta dago. Horrez gain, atsegin handiz ikusten dugu, besteak beste, OME bezalako erakundeen gomendioekin bat datorrela. Are gehiago, horrek segurtasuna gehitzeko gidalerroak egin zituen eta, horretarako, osasun sistemen akatsez ikasi zuen. Bertan ezarritakoari erreparatuz, “nahiz eta gorabehera bakoitza berezia izan, baliteke arrisku iturrietan parekotasunak eta ereduak egotea eta oharkabean igaro daitezke gorabeherak ez badira jakinarazi edo aztertzen”.

Horregatik, Batzordeak positiboki balioztatzen du araudi hau egitea. Dena den, hobetzeari begira, honako alderdiak azpimarratu nahi ditugu.

Kalterik gabeko segurtasun gorabeherak definitzeari buruz (1.2. artikulua)

Gure iritziz, 1.2. artikuluko definizioak kalterik gabeko gorabeherak bi kategoriatanKalterik gabeko gorabeheren kategoriak:Segurtasunarekin zerikusia duten gorabeherak, gaixoari iritsi ez zaizkionak: gorabeherak kaltea eragin zezakeen, baina arrazoi desberdinengatik edo gaixoari iritsi baino lehen saihestua izan zelako ez zuen sortu.Kalterik gabeko gorabeherak: kalterik sortu ez zuten gorabeherak (nahiz eta gaixoari iritsi)  bereizi arren, gaixoari ez iristeko arrazoien deskribapena ahazten du eta garrantziarengatik erantsi beharko lirateke.

Sistemarekiko jakinarazpen iturriei buruz: adituak eta gaixoak

5. artikuluak kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistema arautzeko oinarrizko printzipioak xedatzen dituenean, honakoari buruzko aipamenik ez dago: sistemarekiko jakinarazpen iturriren bat, adituarenaz gain, gaixoarena izatea.

a) borondatezkoa izatea lehenengo printzipioak hala dio: “…Adituen aldetik sistema erabiltzea sustatuko da eta, modu horretan, gaixoaren segurtasunaren inguruan ikasten eta hobetzen lagunduko da”, baina ez hemen, ezta artikuluaren gainerako zatietan ere, ez dugu aurkituko gaixoaren aldetik jakinarazteko aukeraren aipamenik, beraz, hasieran, itxuraz “kalterik gabeko segurtasun gorabeheren” informazio iturri bezala baztertuak daude.

Jakinarazpen prozedurei buruzko 7. artikuluko 4. puntuan, ordea, gorabehera bat gertatzen denean, kudeaketari dagokionez, honakoa aipatzen da: “Gaixoek gorabeherak jakinarazi ditzakete, egokia iruditzen bazaie. Horretarako, sistema berezia izango dute”.

Batzorde honen iritziz, hurrengoa komenigarria litzateke:

  • 5. artikuluan gorabeheren informazio iturri bezala gaixoen aipamena jasotzea, kasua kontuan hartuta beharrezkoa den berezitasunarekin.
  • 7.4. artikuluan xedatutako sistema bereziaren funtzionamendua adieraztea, lege segurtasuna bermatzeko.

Gorabeheren jakinarazpen sistemari buruzko lege ondorio eta zigor araubideari dagokienez.

Batzorde honen ustez, 1.2. artikuluan aurrez ikusitako lege ondorioak (“… Gorabeheren jakinarazpenak jakinarazitako gertaeretan parte hartzen duten adituentzat ez du lege ondoriorik eragiten”) eta 5. artikuluko b) atalean xedatua dagoen zigor araubidea (erregistratutako jakinarazpen eta informazio sistema, bai osasun zentroan, baita hortik kanpo ere edozein zigor sistemaz erabat bereiziko da) baztertzen badira, lege arazoak daude eta akatsera daramate.

Izan ere, zer gertatzen da jakinarazitako informazioan konfidentzialtasuna errespetatzen ez bada? Eta sistemaren kudeaketan nahasitako adituek datuak mantendu eta babesten ez badituzte? Eta zentroarekiko kanpoko pertsonari edo erakundeari banako kasuen xehetasunak eskuratzen bazaizkio? Eta adituak egindako jakinarazpenaren bidez beste pertsona bati gertatu ez den legez kanpoko jarduera egozten bazaio?

Jarduera horiek guztiak debekatuak daude araua bera eta bestelakoak kontuan hartuta; dena den, lege ondoriorik ez badute, zaila da ezinbestez betetzea, lege antolamenduan jokabide horiek zigortzen dituzten arauak ageri direla ulertzen ez badugu. Ikuspegi honetatik, sailburuaren aginduak berariaz lege ondorioak baztertzea bidezkoa ez dirudi.

Horregatik, 1.2. artikuluko azkeneko esaldia ezabatzea proposatzen dugu. Aurrekoaren harira, 5. artikuluko b) atalari idazkera berri bat eman beharko litzaioke eta kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemak zigor helburua ez izan arren, beharrezkoa izanez gero, ezingo dela saihestu argi eta garbi gelditu beharko litzateke.

III.2. Gogoeta Bereziak

1. artikulua. Xedea.

Gogoeta orokorretan azaldutako modura, gure ustez kalterik gabeko segurtasun gorabeheren definizioa, 2. puntuan jasotakoa, batetik, ez da osoa eta, bestetik, lege arazoak planteatzen ditu eta nahastea sor dezake.

Horregatik, aldatzea eta letra lodiz aipatutakoa gehitzea, baita marratutakoa ezabatzea ere proposatzen dugu. Hala, ondorengo moduan geldituko litzateke:

2. Kalterik gabeko segurtasun gorabeherak, agindu honetan garatzen direnak, hurrengoak dira: ausazko gertaerak, ustekabekoak eta espero ez direnak, segurtasunarekin zerikusia dutenak, arrazoi desberdinengatik, saihestea barne, gaixoari ez iritsi arren kaltea sor badezakete edo horri iritsita kalterik eragin ez badute. Gorabeherak jakinarazten direnean, adituentzat ez dakar ondorio juridikorik, jakinarazitako gertaeretan parte hartu arren 

3. artikulua. Kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemei buruzko ezaugarri teknikoak

  • 1. puntuan lodiz honakoa gehitzea proposatzen dugu:
“Kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistema dinamikoa da eta informazioa lortzea du xede, aztertu ostean, kasu bakoitzean ikasteko eta segurtasunean hobetzeko arrazoiak identifika daitezen”

Nolanahi ere, gure iritziz arrazoiak identifikatzen ez badira, sistema ez da osoa eta, gainera, segurtasunean hobetu behar da.

  • 3. puntuan, idazkera hobetu eta xedea zabaltzeko, lodiz dagoena eranstea proposatzen dugu:
3. Gorabeheren jakinarazpen sistema web orriko aplikazioaren bitartez egituratuko da, beraz, segurtasuna eskainiko du, bai atzipenean, baita informazioaren tratamenduan ere. Aurrekoari eutsiz, honako ezaugarriak izan daiteke:

 “a) Atzipena librea izango da eta jakinarazpenak nahiz informazio eskuragarria aztertzetik abiatuta, gaixoen segurtasunean interesa duten aditu guztientzat ikasgaien nahiz ikasitako esperientzien hedapen bitarteko bihurtuko da (sistema erabiltzen al duten baztertuta)…”

  • 3.3.d) puntuan gorabeheren informazio osorako atzipena sistemaren kudeaketan nahasitako adituetara mugatzen da eta zentroaren kanpoko edozein pertsonak edo erakundek atzipen hori debekatua izango du.

Gure ustez, neurriaren helburua argia da. Baina, aldi berean, nahiz eta zorrozki adierazi, eske zehatzen aurka (adibidez, epaileak edo beste administrazio batek beren aginpideak erabiltzeko eskatzea) ezin daiteke azal.

Horregatik, hizki lodiz zehazten duguna gehitzea iradoki dugu:

“d) Azkenik, bakarrik sistemaren kudeaketa eta gorabeheren ikerketan nahasitako adituek izango dute jakinarazitako gorabeheren informazio osora atzitzeko aukera. Adituek informazioa lortu baino lehen datuak mantendu eta babesteko konpromisoa hartzen dute. Zentroarekiko kanpoko pertsonari edo erakundeari banakako kasuen zehaztasunak ez zaizkio eskuratuko, bakarrik datu metatuen analisia eta kasuak aztertu ondoren hobetzeko gomendioak iritsaraziko zaizkio. Hori guztia egingo da, lege aplikagarrien ondoriozko jakinarazpen eskakizunak betetzea baztertu gabe”.

4. artikulua. Kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemaren helburuak

d) hizkiari dagokionez, oinarrizko helburu bat izan behar du ezagutza sortzea eta testuan agertuko da. Horregatik, hurrengoa gehitzea proposatzen dugu:

“d) Jasotako esperientziaz ikastea eta jarraitu beharreko praktika onak gomendatzea eta, bidez batez, osasun lanbidean ezagutza sarea sustatzea.”

5. artikulua. Kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemaren oinarrizko printzipioak (b atala)

Gogoeta orokorretan adierazitakoaren ildotik, b) atalean ondorengo idazkera proposatzen dugu:

b) Ez-zigortzailea: erregistratutako jakinarazpen eta informazio sistemak ez du diziplina edo zigor helburua; eremu horietan, kasuak kasu, berezko araudia aplikatuko da.

5. artikulua. Kalterik gabeko gorabeheren jakinarazpen sistemaren oinarrizko printzipioak eta 6. artikulua. Informazioaren segurtasuna

3. artikulurako (3.3.d) artikulua) gogoeta berezian adierazitakoaren ildotik, honakoak gehitzea proposatzen dugu:

  • 5. artikuluko c) atala:
“c) Informazioaren konfidentzialtasuna: Sisteman dagoen informazio guztia konfidentziala izango da eta bakarrik sistemaren kudeaketan nahiz gorabeheren ikerketan nahasitako adituek informaziora atzitzeko aukera izango dute. Adituek informazioa lortu baino lehen datuak mantendu eta babesteko konpromisoa hartzen dute. Ildo horri jarraiki, pertsonei eta erakundeei banakako kasuen xehetasunak ez zaizkie emango. Bakarrik datu metatuen analisiak eta kasuen analisien ondorioz hobetzeko gomendioak iritsaraziko zaizkie. Hori guztia egingo da lege aplikagarrien ondoriozko jakinarazpen eskakizunak betetzea alde batera utzi gabe”.
  • 6. artikuluko 3. puntua:
3. Zentroarekiko kanpoko pertsonari edo erakundeari banakako kasuen zehaztasunak ez zaizkio eskuratuko, bakarrik datu metatuen analisia eta kasuak aztertu ondoren hobetzeko gomendioak iritsaraziko zaizkio. Hori guztia egingo da, lege aplikagarrien ondoriozko jakinarazpen eskakizunak betetzea baztertu gabe”.

7. artikulua. Gorabehera gertatuz gero jakinarazteko eta ondoren kudeatzeko prozedura.

Gogoeta orokorretan azaldu dugun bezala, 2. puntuak hala dio: “gaixoek egokitzat jotzen badute, gorabeherak jakinaraz ditzakete. Horretarako, sistema berezia izango dute”. Gure ustez komenigarria litzateke sistemaren funtzionamendua arautzea, lege segurtasuna bermatzeko. 

8. artikulua. Gorabeherak jakinarazteko inprimakien ezaugarriak

1. puntuak gorabeherak jakinarazteko inprimakiak izan behar dituen eremuak zehazten ditu.

4.b artikuluak (sistema tresna bat da, gorabeherari eta horren testuinguruari buruz informazio osagarria jasotzeko) xedatutakoarekin bat, Batzordearen iritziz komenigarria litzateke hainbat eremu (hala nola, g)) zabaltzea eta beste batzuk aipatzea, besteak beste honakoak:

-         Zer laguntza mailatan (larrialdiak, planta, ebakuntza-gela, esterilizazioa…) gertatu zen gorabehera?

-         Gaixoak jasotako arreta osagarria: inolakoa, proba osagarri gehigarria, egonaldia luzatzea…

-         Gorabeheraren mota eta deskribapena (g atala) 

Gaixoarekiko gorabeheraren eragina: inolakoa, istripua ez baitzen gertatu, nahiz eta gertatzear egon; inolakoa, gaixoari ez baitzitzaion iritsi; gorabehera gaixoari iritsi zaio, baina ez du kalterik eragin.

IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABk egokitzat jotzen du Euskadin kokatuak dauden osasun zentro eta zerbitzuetan gorabeheren jakinarazpen sistema garatzeko Osasun sailburuaren agindu proiektua izapidetzea, kontsulta organo honek egin dituen gogoekin.

Bilbon, 2017ko azaroaren 6an

Batzordeburuak O.E

Francisco José Huidobro Burgos

Idazkari nagusia

Emilia Málaga Pérez