Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

Irizpena 4/17

Irizpena 4/17

4/17 IRIZPENA Osasun sailburuak Euskadin dauden osasun-zentro eta -zerbitzuetako pazientearen segurtasunerako batzordeak garatzeko eman duen Aginduari buruzkoa Bilbo, 2017ko irailaren 28a

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

 I. AURREKARIAK

2017ko irailaren 5ean, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Osasun Sailaren idatzia sartu zen; horren bidez, Osasun sailburuak Euskadin dauden osasun-zentro eta -zerbitzuetako pazientearen segurtasunerako batzordeak garatzeko eman duen Aginduari buruzko txostena eskatzen zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aginduaren helburua honako hau da:

a)     Ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro eta -zerbitzuek, baldin eta zentro eta zerbitzu sanitarioak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan xedatutako baimen-araudiaren mende badaude, horietako batzuei zerbitzu emango dien edo horietako espezifikotasunetara formula egokiekin zerbitzu emango dien pazientearen segurtasun-batzordea zer egoera eta baldintzatan eratu ahalko duten, maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuaren (Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa) 5.4 artikulua garatzeko.

Hori guztia, 4. artikuluan deskribatzen diren pazienteen segurtasunean eskuduna den Osasun Saileko zuzendaritzak ezarritako osasun-zentro eta -zerbitzuen multzorako irizpideekin bat etorriz.

b)     Osasun-agintaritzaren aurrean osasun-zentro eta -zerbitzuetako pazientearen segurtasun-batzordearen eraketa egiaztatzeko prozedura ezartzea.

Berehala bidali zitzaien haren kopia Kontseilu Planeko kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horiek Lan Batzorde egokira bidaltzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoaren arabera.

Gizarte Garapeneko Batzordea 2017ko irailaren 20an batu zen, irizpenaren aurreproiektuaren lehen proposamena eztabaidatzeko. Egun horretan bertan, Batzordeak Euskal EGABi 2017ko irailaren 28an emandako irizpen-proiektua onetsi zuen, aho batez.

S

II.- EDUKIA

Agindu-proiektuaren testuak zioen azalpena du, 6 artikulu, xedapen iragankor bat, azken xedapen bat eta eranskin bat.

Zioen azalpena

Zioen azalpenean, hasieran aipatzen da osasun-sistemak eta jarduera klinikoaren ingurua gero eta konplexuagoak direnez, osasun-profesionalek lanean beste egoera bat dutela; izan ere, prozesuen, teknologien eta giza elkarreraginen konbinazio konplexua dagoenez, kontrako eragin ugari dago. Hori dela eta, pazientearen segurtasuna lehentasunezkoa da eta laguntza-kalitatearen funtsezko osagaia, eta osasun-sistemek neurriak ezarri behar dituzte akatsak eta ekidin daitezkeen ondorio kaltegarriak prebenitzeko.

Zioen azalpenak, gero, maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuaren (Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa) 5. artikuluari egiten dio erreferentzia, alegia, Pazientearen Segurtasun Batzordeei buruzkoari.

Xedapen-atala

1. artikuluan, Aginduaren helburua ageri da (Irizpen honen sarreran zehazten da).

2. artikuluan, Aginduaren aplikazio-eremua deskribatzen da, eta Batzordearen funtzioak eta eraketa (78/2016 Dekretuaren 5. artikuluaren aipamena).

3. artikuluan, Aginduaren esparruan “dimentsio”, “aniztasun gutxi” eta “prozeduren konplexutasuna” bezala ulertzen dena zehazten da eta, gero, pazienteen segurtasun-batzordearen eraketan ezintasuna edo eraginkortasunik eza zehazten duten egoerak arautzen ditu.

4. artikuluan, osasun-zentro eta -zerbitzuetarako irizpideak ezartzen dira: titulartasun bera, kokapena eta/edo jarduera gorabehera; pertsona titular bera, baina beren arteko loturaren batekin (jarduera zentro edo eraikin berean, hurbiltasun geografikoa, jarduera beraren garapena); elkargo profesional bati atxikitzea.

5. artikuluan, pazientearen segurtasun-batzordearen modalitateak zehazten dira: zentroen artekoa, mankomunitatekoa edo kolegiozko segurtasun-batzordeari atxikitzea.

6. artikuluan, pazientearen segurtasun-batzordeen eraketa egiaztatzeko prozedura jaso da; Osasun Sailean segurtasun-arloan eskumena duen zuzendaritzari dagozkien modalitatean segurtasun-batzordeen eraketa jakinaraztea eskatzen du, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, Aginduarekin batera doan eranskinean jaso diren baldintzetan. Honako hauek aipatu beharko dira: modalitatearen deskribapena, Aginduaren 3. artikuluan gertakari determinatzaileen betearazpena egiaztatzea eta eraketaren deskribapena.

Dekretua xedapen iragankor batek osatzen du; bertan 12 hileko epea ezartzen da segurtasun-batzordeak eratzeko, horiek indarrean sartzen direnetik; eta eranskin bat, pazientearen segurtasun-batzordea eratzeko aktaren eredua aurkezten duena, Osasun Sailean pazientearen segurtasun-arloan eskuduna den zuzendaritzari bidaltzeko.

S

III.- GOGOETA OROKORRAK

Kontsultagai den Aginduaren proiektuarekin batera doan justifikazio-memorian eta Aginduaren proiektuan bertan aipatzen den bezala, osasun-sistemak eta jarduera klinikoaren ingurua gero eta konplexuagoa denez, osasun-profesionalek lanean beste egoera bat dutela; izan ere, prozesuen, teknologien eta giza elkarreraginen konbinazio konplexua dagoenez, kontrako eragin ugari dago.

Laguntza-jardueraren bolumena gero eta handiagoa denez eta erabilitako osasun- eta laguntza-prozesuak eta -teknikak gero eta konplexuagoak eta espezializatuagoak direnez, herrialde garatuetako osasun-sistemetan ematen den osasun-arretaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia bilakatu egin da, zalantzarik gabe. Hala ere, aurrerakuntza horiekin batera, kasu batzuetan, ondorio kaltegarriak ere badaude.

Pazienteen segurtasuna, beraz, lehentasunezkoa da eta funtsezkoa laguntzaren kalitaterako. Osasun-sistemek neurriak ezarri behar dituzte praktika klinikoan ekidin daitezkeen akatsak eta ondorio kaltegarriak prebenitzeko eta, horrela, pazientearentzako arriskuak kontrolatu eta murrizteko.

Pazienteen segurtasunari nazioarte-mailan, OMEren bidez, eta Europako Kontseiluan (Europa mailako estrategia) eta estatu-mailan (2015-2020 Pazientearen Segurtasunaren Estrategia) heldu zaio. Euskadi aitzindaria izan da eremu horretan, 2013-2016 Pazientearen Segurtasunaren Estrategiarekin, eta, maiatzaren 17ko 78/2016 DekretuarenKontseilu honen emandako dekretu-proiektua. 22/15 Irizpena. bidez, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasuneko neurriak ezartzen dira.

Agindu hau Dekretu horren 5. artikuluaren garapenean eman da; hura hartu da oinarri osasun-zentro eta -zerbitzuetako pazienteen segurtasun-batzordeek izan behar dituzten ezaugarriak ezartzekoEta, zehatzago esateko, 4. puntuan aipatzen da Osasun Saileko pertsona titularraren aginduaren bitartez zehaztuko dela osasun-zentro eta -zerbitzuen zer egoeratan eta baldintzatan ez den posible edo eraginkorra segurtasun-batzorde horiek eratzea.

Kontsultagai den aginduaren proiektuaren egokitasuna argia da -proiektuaren helburua irizpen honen sarreran zehazten da- eta, hori dela eta, Kontseilu honek positiboki baloratzen du erregelamendu hau prestatzea.

Hala ere, honako alderdi hauen inguruko oharrak nahi ditugu:

  • 78/2016 Dekretuari (maiatzaren 17koa, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa) eta Segurtasun Batzordeari (pazientearena berarena) egiten zaizkien erreferentzia luze batzuk gehiegitan errepikatzen dira.Komenigarria izango litzateke idazketa sinplifikatuagoa, irakurketa eta ulermena arintzeko eta errazteko. Lehenengoa 78/2016 Dekretu gisa erreferentzia daiteke eta, bigarrena, Segurtasun Batzorde gisa.
  • 78/2016 Dekretuko 5. artikuluko 2. eta 3. ataletako eskakizunak betetzeko pertsona gaitu gisa ulertzen dena.Aginduaren proiektuaren 3.3 artikuluan azaldutakoarekin bat etorriz, “pazientearen segurtasunean gutxienez 20 orduko prestakuntza egiaztatzen duen pertsona izango da”. Kontseilu honen iritziz, prestakuntza horren edukia 6. honetan arautu eta aurreikusi beharko litzateke, araudi-inflaziorik ez egoteko. Osakidetzak, 2013-2016 pazientearen segurtasuneko estrategiaren barruan, barne-prestakuntzarako pazientearen segurtasunari eta osasunari buruzko onlineko ikastaroei lehentasuna ematen dienez, erreferentzia gisa ikastaroPazientearen segurtasunari eta osasunari buruzko onlineko oinarrizko ikastaroa; 8 modulu ditu, 10.557 profesionalek parte hartu dute. hori erabil daiteke eta azken xedapena edo eranskina gehitu, prestakuntzaren edukiekin.

IV.- GOGOETA BEREZIAK

Zioen azalpena

3. orrialdeko bigarren paragrafoan honako hau aipatzen da:

“Osasun-sistemek neurriak ezarri behar dituzte praktika klinikoan ekidin daitezkeen akatsak eta ondorio kaltegarriak prebenitzeko eta, horrela, pazientearentzako arriskuak kontrolatu eta murrizteko”.

Gure iritziz, proposatzen den idazketatik ondorioztatzen da akatsa pertsonena baino ez dela, baina pertsonek beren jarduera garatzeko baliatzen dituzten sistemen baldintzak ere hartu behar dira gogoan, izan ere, horiek izan daitezke akatsak egiteko kausa eta horrek, aldi berean, ondorio kaltegarriak ekar ditzake, besteak beste, akatsak agertzeko aukera eman dezaketen gailuak, jarduerak eta abar diseinatzea eta pazienteei kalteren bat eragitea ekar dezakete.

Hori dela eta, honako ekintza hau proposatzen dugu:

S

“Osasun-sistemek neurriak ezarri behar dituzte praktika klinikoan ekidin daitezkeen sistemaren hutsak eta ondorio kaltegarriak prebenitzeko eta, horrela, pazientearentzako arriskuak kontrolatu eta murrizteko”.

3. artikulua. Pazientearen segurtasunerako berezko batzordea eratzeko ezintasuna edo haren eraginkortasunik eza zehazten duten egoerak

3. atalean bi alderdiren inguruko oharrak egin nahi ditugu:

  • Idazketa nahasia da eta hobetu beharko litzateke. Kontseiluan bertan interpretazio desberdinak eragin ditu.Batzuek ondorioztatzen dute berezko segurtasun-batzordea eratzeko aukerarekin, zentroak edo zerbitzuak irizten duela eraketa ez dela eraginkorra, korporazio edo talde bati edo besteri dagokiolako, eta baliabideak partekatzen dituelako beste zentro edo zerbitzu batzuekin (a atala), edo eremu berean lanean ari diren beste zentro edo zerbitzu batzuekin partekatzen duelako edo diharduelako lankidetzan (b atala). Hala ere, beste pertsona batzuek ulertu dute zentroak edo zerbitzuak ez duela langile kualifikaturik 78/2016 Dekretuko 5. artikuluko 2. eta 3. puntuetan jasotako eskakizunak betetzeko eta baliabideak, ezagutzak… partekatu behar dituztela langile kualifikatuak dituzten beste zentro edo zerbitzu batzuekin.Nolanahi ere, irakurketa ez da erraza eta, gainera, egoera bat segurtasun-batzorde bat eratzeko eraginkortasunik gabea dela esatea eta, horretarako, motibo gisa osasun-zentroak “baduela” esatea koherentziarik ez duela iruditzen zaigu.
  • Arautu egiten da langile gaitua izatea esaten denean ulertzen dena.Gogoeta orokorretan azaldu dugun bezala, Kontseilu honen iritziz, prestakuntza horren edukia Agindu honetan arautu eta aurreikusi beharko litzateke, araudi-inflaziorik ez egoteko. Eta Osakidetzak, 2013-2016 pazientearen segurtasuneko estrategiaren barruan, barne-prestakuntzarako pazientearen segurtasunari eta osasunari buruzko onlineko ikastaroei lehentasuna ematen dienez, erreferentzia gisa ikastaro hori erabil daiteke eta azken xedapena edo eranskina gehitu, prestakuntzaren edukiekin.

 Azken xedapena edo eranskina gehitzea: “Prestakuntzaren edukiak”

Irizpen honetan azaldu dugun bezala, proposatzen da erreferentzia gisa pazientearen segurtasuneko eta osasuneko onlineko oinarrizko ikastaroa hartzea Osakidetzako langileentzat, dagoeneko badagoena, eta 3. artikuluan planteatzen den beharrezko prestakuntzaren edukiak zehaztea.

Z

V.- ONDORIOAK

Euskal EGABeren iritziz, egokia da Osasun sailburuak Euskadin dauden osasun-zentro eta -zerbitzuetako pazientearen segurtasunerako batzordeak garatzeko eman duen Aginduari buruzko izapidetzea, kontsulta-organo honek eginiko gogoetekin.

Bilbo, 2017ko irailaren 28a

S

O.E. Presidentea Idazkari Nagusia
Francisco José Huidobro Burgos Emilia Málaga Pérez