1. AHOLKUGINTZA
1.1. IRIZPENAK
1/15 IRIZPENA, Euskadiko Fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko urtarrilak 26.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko otsailak 11.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko otsailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
2/15 IRIZPENA, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta haien gobernu-organoen osaera arautzen dituen Dekretu Proiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko urtarrilak 22.
Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko otsailak 11.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko otsailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen gehiengoz Irizpena ematea.
3/15 IRIZPENA, gizarte zerbitzuen euskal sistemako prestazioen zerrendari buruzko irizpen proiektuari buruzkoa.
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko otsailak 9.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko martxoak 3.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko martxoaren 27an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
4/2015 irizpena, Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege Arauemailearen Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko martxoak 23.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilerak: 2015eko apirilak 24.
Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko apirilaren 29an egindako Batzordearen osoko bilkuran.
5/15 IRIZPENA, EAEko aurrezki kutxa eta banku fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko martxoak 24.
Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko apirilak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko apirilaren 29an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
6/15 IRIZPENA, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion konposizioa arautu eta eguneratzen duen Dekretu Proiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko apirilak 15.
Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko apirilak 27.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko apirilaren 29an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
7/15 IRIZPENA, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Araudia onartzen duen Irizpen Proiektuari buruzkoa.
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko apirilak .
Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko maiatzak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko maiatzaren 29an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
8/2015 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko apirilak 13.
Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.
Bilerak: 2015eko maiatzak 15 eta 2015eko maiatzak 20.
Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko maiatzaren 29an egindako Batzordearen osoko bilkuran.
9/15 IRIZPENA, Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko maiatzak 11.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilerak: 2015eko ekainak 4, 15 eta 23.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko ekainaren 26an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
10/2015 IRIZPENA, ingurumena babestera bideratutako inbertsioetarako enpresei diru-laguntza ematea arautzen duen Dekretu Proiektuari dagokiona
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko ekainak 9.
Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.
Bilerak: 2015eko ekainak 22.
Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko uztailaren 3an egindako Batzordearen osoko bilkuran.
11/15 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol ogibideetara iritsi eta horietan jarduteko Lege Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko ekainak 8.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko uztailak 1.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia.
Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko uztailaren 14an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
12/15 IRIZPENA, euskal sektore publikoaren gardentasuna, partaidetza eta gobernu oneko Lege Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko uztailak 29.
Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko irailak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
13/15 IRIZPENA, euskal sektore publikoaren antolamendu eta funtzionamendurako Lege Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko uztailak 29.
Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko irailak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea
14/15 IRIZPENA, dopinaren kontrako legea dopinaren kontrako munduko kodera egokitzeko Lege Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko uztailak 27.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko irailak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea
15/15 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Lege Aurreproiektuaren gainekoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko abuztuak 3.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko irailak 21 eta 22.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
16/15 IRIZPENA, enpleguaren politika aktiboen arloko hainbat xedapen indargabetzeko Dekretu Aurreproiektuari buruzkoa.
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko irailak 9.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko irailak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko irailaren 25ean egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea
17/2015 IRIZPENA, Turismoaren Legearen Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko abuztuak 3
Batzordea: Gizarte Garapeneko Batzordea
Bilerak: 2015eko irailak 22
Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko irailaren 25ean egindako Batzordearen osoko bilkuran.
18/15 IRIZPENA, ezintasuna duten pertsonen aparkatzeko txartelak arautzen dituen Dekretu Proiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko urriak 29.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko azaroak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko azaroaren 26an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
19/15 IRIZPENA, euskal kultura ondarearen Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko azaroak 2.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko azaroak 15.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko azaroaren 26an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
20/2015 IRIZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-laguntzen Araubidearen Lege Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko azaroak 5.
Batzordea: Ekonomiaren Garapenerako Batzordea.
Bilerak: 2015eko azaroak 30, 2015eko abenduak 1 eta 2015eko abenduak 4.
Emaitza: Batzordeak Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zuen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman da eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri da. Aho batez onartu da 2015eko abenduaren 11n egindako Batzordearen osoko bilkuran.
21/15 IRIZPENA, Euskadiko kooperatiben Lege Aurreproiektuari buruzkoa.
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko azaroak 2.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilerak: 2015eko abenduak 1 eta 4.
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko abenduaren 11n egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen gehiengoz Irizpena ematea.
22/15 IRIZPENA, Euskadin kokatutako osasun zentro eta zerbitzuetan laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun neurriei buruzko Dekretu Proiektuaren gainekoa
Euskadiko EGABen sartu deneko eguna: 2015eko abenduak 11.
Batzordea: Gizarte Garapenerako Batzordea.
Bilera: 2015eko abenduak 21
Emaitza: Irizpen Aurreproiektua eztabaidatu zen, Batzordeko kideek emandako iritziak eta proposamenak oinarri hartuta idatzia. Harturiko erabakiei jarraituz, Irizpen Proiektua eman zen, EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarria. EGABek 2015eko abenduaren 23an egin zuen osoko bilkura, eta bertan onetsi zen aho batez Irizpena ematea.
1.2. IRIZPENEN ERAGINAREN JARRAIPENA
Lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago aurretik Batzorde honek irizpenetan eman dituen 16 arauak 2015ean onartu direla eta horietako 15i aldeko txostena eman zaiela (eta izapidetzea egokitzat jo dela) dagozkien irizpenetan. Hau da, % 93,75koa da ratioa.
Era berean, araua onetsitakoan, informaturiko dokumentuari buruz (Dekretu Proiektua, Lege Aurreproiektua edo Plana) gure irizpenak eginiko gogoeta espezifiko bakoitza oso-osorik edo zati batez bildu den edo bildu ez den aztertzen da.
Hori kontuan izanik, hiru taldetan banaturiko tipologia bat ezartzen dugu: Zenbait irizpenetan, gogoeta espezifikoen %50 baino gehiago jaso da (kolore berdez taulan), beste batzuetan gogoeta espezifikoen %20-%50 bitartean bildu da (horia) eta, hirugarren multzoan, berriz, gogoeta espezifikoen %20tik behera jaso da (gorria).
Egiazta dezakegunez, 2015ean onetsitako arauetan agertzen diren 16 irizpenetatik %62,5ek (10) %20tik beherako onarpen maila du, %31,2k (5) %20-%50 bitartekoa eta %6,2k (1) %50etik gorako onarpen maila du. Orotara, maila ertaina edo handia lortu da gobernuaren onarpenean irizpenen %37,5ean.
2015EAN ONARTUTAKO ARAUEN JARRAIPEN TXOSTENEN BALANTZEA
Irizpen erref. | Araua | Irizpenaren data | Gobernu Batzordearen onarpena | Irizpenaren eragina |
9/2014 | Familia Dekretuaren hiru proiektu | 2014/10/30 | 2015/03/17 | %0 |
11/2014 | Hotel establezimenduen antolamendua arautzen duen dekretuaren bigarren aldaketa egiteko Dekretu Proiektua | 2014/10/03 | 2015/01/27 | %100 |
13/2014 | Euskadiko Turismo Mahaia sortzeko Dekretu Proiektua | 2014/10/24 | 2015/01/27 | %0 |
14/2014 | Industria jardueren hasiera eta funtzionamenduaren araubide orokorra nahiz Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzeko Dekretu Proiektua | 2014/11/07 | 2015/01/17 | %0 |
15/2014 | Euskadiko hirugarren gizarte sektorearen Lege Aurreproiektua | 2014/11/07 | 2015/02/03 | %40 |
3/2015 | Gizarte zerbitzuen euskal sistemako prestazioen zerrendari buruzko dekretu proiektua | 2015/03/27 | 2015/10/08 | %10 |
4/2015 | Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege Arauemailearen Aurreproiektuari buruzko Proiektua | 2015/04/29 | 2015/07/27 | %10 |
5/2015 | EAEko aurrezki kutxa eta banku fundazioen Lege Aurreproiektua | 2015/04/27 | 2015/07/27 | %30 |
6/2015 | Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari dagokion konposizioa arautu eta eguneratzen duen Dekretu Proiektua | 2015/04/29 | 2015/15/23 | %15 |
7/2015 | Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Araudia onartzen duen Dekretu Proiektua | 2015/05/29 | 2015/10/27 | %38 |
8/2015 | Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren Legearen Proiektua | 29/05/2015 | 03/11/2015 | 35% |
9/2015 | Euskal enplegu publikoaren Lege Aurreproiektua | 2015/05/11 | 2015/12/01 | %23 |
10/2015 | Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresentzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua | 2015/07/03 | 2015/10/27 | %17 |
12/2015 | Euskal sektore publikoko gardentasuna, partaidetza eta gobernu oneko Lege Aurreproiektua | 2015/09/25 | 2015/11/24 | %3 |
13/2015 | Euskal sektore publikoaren antolamendu eta funtzionamendurako Lege Aurreproiektua | 2015/09/25 | 2015/11/24 | %0 |
15/2015 | Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren Lege Aurreproiektua | 2015/09/25 | 2015/12/29 | %19 |
LABURPEN OROKORRA
Egiazta dezakegunez, 2015ean onetsitako arauetan agertzen diren 16 irizpenetatik %62,5ek (10) %20tik beherako onarpen maila du, %31,2k (5) %20-%50 bitartekoa eta %6,2k (1) %50etik gorako onarpen maila du Orotara, maila ertaina edo handia lortu da gobernuaren onarpenean irizpenen %37,5ean, eta hori pozik egoteko modukoa da..
IRIZPENAREN ONARPEN MAILA | IRIZPEN KOPURUA | IRIZPEN GUZTIEN GAINEKO PORTZENTAJEA |
<%20 | 10 | %62,5 |
%20 eta %50 artean | 5 | %31,3 |
>50 | 1 | %6,2 |
GUZTIRA | 16 | %100 |
2. EAE-KO EGOERA SOZIOEKONOMIKOARI BURUZKO MEMORIA EGITEA
Euskadiko Autonomia Erkidegoaren egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko 2014ko memoria aho batez onetsi zuen Euskadiko EGABen osoko bilkurak 2015eko ekainaren 26an, EGABen Arautegian ezarritako epeen barruan.
Hala, bete egin zen lege manua, memoria bat urtero egin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren irizpenpean jartzeko eginkizuna erakunde honi eratxiki diona. Memoria horretan, EGABen egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko bere gogoetak azaldu behar dira.
Gaiaz arduratu zen lan batzordeko burua Inmaculada Gallastegui izan zen eta kideak honakoak: Mari Cruz Vicente eta Antxon Tomasena, CC.OO.tik; Maribel Ballesteros eta Raúl Arza UGT-tik; Virginia Múgica , Pablo Martín, Jaime Fernández eta Ana García CONFEBASKetik; Pedro Martínez de Alegría aurrezki kutxa eta finantza erakundeetatik; Mikel Ruiz hirugarren sektoreko erakundeetatik; Javier Muñecas ASLEtik eta Juan Luis Martínez Ordorika , Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberetatik; baita Pedro Luis Ustarroz, Lore Bilbao eta Jon Barrutia, EGABeko adituen taldeko kide gisa, eta Leire Ozerin EBABeko idazkari tekniko lanetan.
Dokumentazio teknikoa Euskadiko EGABeko azterketa eta proiektuen arduradun diren Leire Ozerin eta Arantza Unzurrunzaga andreek egin zuten eta erakundeen, organizazioen eta Batzordeak egiaztatutako adituen ekarpen desberdinak batu ziren.
2014ko Memoria egiteko, sei bilera egin zituen Lan Batzordeak 2014ko abenduaren 17an, martxoaren 18an, apirilaren 17an, maiatzaren 8an, ekainaren 3an eta ekainaren 17an. Egun horietan, “EAEko 2014ko Memoria Sozioekonomikoa” proiektuaren ondoz ondoko emateak onetsi eta EGABeko osoko bilkuraren irizpenpean jarri ziren.
Euskadiko EGABek egiten duen Memoriaren hamazortzigarren edizioan, errealitate ekonomiko eta sozialaren daturik garrantzitsuenak aztertzen dira eta Batzordea osatzeko duten ekonomia eta gizarte eragileen diagnostiko konpartitua eskaintzen da.
EAEko 2014ko Egoera Ekonomikoari eta Sozialari buruzko Memoriak, “Laburpena eta gogoeta orokorrak” izeneko azken atalaz gain, honako eduki eta bloke hauek ditu:
I. KAPITULUA. EAEko ekonomia
- Kanpoko inguru ekonomikoa
- Egoera ekonomikoa
- Ekoizpen sektoreak
- Prezioak, kostuak eta errentak
- Sektore publikoa
- Ekoizpen azpiegiturak
- I+G+b eta IKT jarduerak
- EAEko Gizarte Ekonomiaren kontuak
II. KAPITULUA. EAEko lan merkatua
- Jardueraren, okupazioaren eta langabeziaren bilakaera
- Kontratazioen eta kaleratzeen bilakaera
- Lan osasuna
- Lan harremanak
- Soldatak EAEn
- Enplegurako politikak
III. KAPITULUA. Bizi kalitatea EAEn
- Giza baliabideak EAEn: “Demografia” eta “Hezkuntza eta hezkuntzaren sustapena”
- Natura inguruaren egoera EAEn
- Bizi baldintzak: “Bizi baldintzak” eta “Gazteriaren bizi baldintzak”
- Osasuna eta osasun sistema
- Hirigintza eta etxebizitza
- Aisialdia eta kultura
IV. KAPITULUA. Gizarte babesa EAEn
- Gizarte zerbitzuak EAEn
- Gizarte Segurantzaren prestazioak EAEn
- Pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako neurriak EAEn
- Gizarte aurreikuspeneko sistema osagarriak EAEn
V. KAPITULUA. Araugintza EAEn
VI. KAPITULUA. Laburpena eta gogoetak
3. EKIMEN PROPIOKO AZTERLANAK
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak hainbat lan egin zituen 2015ean ekimen propioko bi txosten gauzatzeko.
2003an hasi zen lan ildo honi esker, hautatutako gaiak sakondu ahal izan dira, garrantzi handikoak baitira gure herrialdea ekonomia eta gizarte mailan garatzeko. Azterlan konplexu horien bidez, EGABek iritzi sortzaile gisa duen zeregina garatzen du, EGABen maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 3.f artikuluan aitortutakoaren arabera.
ENPRESA DINAMISMOA, ABERASTASUNA ETA ENPLEGUA SORTZEA:ANALISI ALDERATUA EAE-TIK
Lan Batzordea: Ekonomia Garapenerako Batzordea.
Helburuak:
- Euskal enpresek EAEko aberastasuna eta enplegua sortzen eta gizartea garatzen egindako ekarpena aztertzea; baita krisi ekonomikoak aldagai horietan izandako eragina aztertzea ere.
- Euskal enpresek euren jarduera burutzeko duten giroa eta ingurunea (“ekosistema”) aztertzea.
- EAEn enpresen garapen handiagoa galarazten duten oztopoak identifikatzea.
- Europako beste eskualde batzuekin erkatuta, EAEko enpresen dinamismoa eta garapena bultza ditzaketen, eta hala, aberastasuna, enplegua eta ongizatea areagotzen lagun dezaketen eragileak eta politikak ezagutzea.
Edukia
- 1. kapitulua. Azterlanaren sarrera eta ikuspegi orokorra.
- 2. kapitulua. Euskal enpresa: Aberastasun sorkuntza, enplegua eta gizarte garapena EAEn.
- 3. kapitulua. EAEn dagoen enpresa giroa.
- 4. Kapitulua. Europako erreferentziazko hiru eskualde europar hauetan enpresak garatzen eta sortzen laguntzeko dituzten ingurune eta politiken analisi alderatua: Baden-Württemberg (Alemania), Flandria (Belgika) eta Emilia-Romagna (Italia)
- 5. Kapitulua. Laburpena eta gogoetak
Lanen bilakaera eta eginiko bilerak
2013. urtearen amaieran hasi zen martxan azterketa. 2014an zehar eta 2015eko lehen hilabeteetan, Ekonomia Garapenerako Batzordeko kideek beren lanetan aurrera egin zuten.
Zehazki, Lan Batzordea sei aldiz batu zen 2015ean zehar, azterketa honen lanekin jarraitzeko.
Azkenik, azterketa aho batez onartu da 2015eko maiatzaren 29an egindako batzordearen osoko bilkuran.
EAE-KO GAZTEEN ENPLEGAGARRITASUNA ETA LAN MERKATURA SARTZEA, EUROPAKO ESKUALDEKO IKUSPEGI KONPARATZAILETIK
2015eko laugarren hiruhilekoan, azterlanaren helburua eta norainokoa definitzeko lanak hasi ziren.
Lehenik eta behin, Lan Batzordea sortu zen, jasotzen den bezala.
Lan Batzordea: “EAEko gazteen enplegagarritasuna eta lan-merkatura sartzea Europako eskualdeko ikuspegi konparatzailetik” EKIMEN PROPIOKO AZTERLANA AZTERTZEKO LAN BATZORDEA
Justifikazioa
Europako pertsona gazteek lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituztela nabarmendu du krisialdi ekonomikoak, lehen baino modu gordinagoan.
LANGABEZIA EB-N: ADIERAZLE NAGUSIAK 2013-2014 |
| LANGABEZIATASA | GAZTEENLANGAB. TASA | IRAUPEN LUZEKOLANG. % |
2013 | 2014 | 2013 | 2014 | 2013 | 2014* |
EB 28 | 10,9 | 10.2 | 23.7 | 22.2 | 47.4 | 49.9 |
Eurogunea | 12,0 | 11.6 | 24.4 | 23.7 | 49.8 | 53.2 |
Belgika | 8,4 | 8.5 | 23.7 | 23.2 | 46.1 | 49.8 |
Bulgaria | 13,0 | 11.6 | 28.4 | 23.6 | 57.3 | 61.3 |
Txekiar errep. | 7,0 | 6.1 | 18.9 | 15.9 | 43.4 | 43.8 |
Danimarka | 7,0 | 6.6 | 13.0 | 12.6 | 25.5 | 25.4 |
Alemania | 5,2 | 5.0 | 7.8 | 7.7 | 44.7 | 43.0 |
Estonia | 8,6 | 7.4 | 18.7 | 15.0 | 44.5 | 43.4 |
Irlanda | 13,1 | 11.3 | 26.8 | 24.0 | 60.6 | 57.6 |
Grezia | 27,5 | 26.5 | 58.3 | 52.3 | 67.1 | 75.4 |
Espainia | 26,1 | 24.5 | 55.5 | 53.2 | 49.7 | 53.4 |
Frantzia | 10,3 | 10.2 | 24.8 | 24.3 | 40.4 | 43.2 |
Kroazia | 17,3 | 17.0 | 50.0 | 45.0 | 63.6 | 61.5 |
Italia | 12,1 | 12.7 | 40.0 | 42.7 | 56.9 | 63.1 |
Zipre | 15,9 | 16.1 | 38.9 | 35.5 | 38.3 | 48.5 |
Letonia | 11,9 | 10.8 | 23.2 | 19.6 | 48.6 | 42.7 |
Lituania | 11,8 | 10.7 | 21.9 | 19.3 | 42.9 | 47.5 |
Luxemburg | 5,9 | 6.0 | 16.9 | 18.9 | 30.4 | 27.7 |
Hungaria | 10,2 | 7.7 | 26.6 | 20.4 | 48.6 | 47.7 |
Malta | 6,4 | 5.9 | 13.0 | 12.7 | 45.7 | 46.3 |
Herbehereak | 7,3 | 7.4 | 13.2 | 12.7 | 36.1 | 40.4 |
Austria | 4,9 | : | 9.2 | : | 24.3 | 27.1 |
Polonia | 10,3 | 9.0 | 27.3 | 23.9 | 42.5 | 43.7 |
Portugal | 16,4 | 14.1 | 38.1 | 34.8 | 56.4 | 60.1 |
Errumania | 7,1 | 6.8 | 23.7 | 24.0 | 46.4 | 39.7 |
Eslovenia | 10,1 | 9.8 | 21.6 | 21.7 | 51.0 | 52.6 |
Eslovaquia | 14,2 | 13.2 | 33.7 | 30.4 | 70.2 | 69.9 |
Finlandia | 8,2 | 8.7 | 19.9 | 20.5 | 20.7 | 25.5 |
Suedia | 8,0 | 7.9 | 23.6 | 22.9 | 18.5 | 19.4 |
Erresuma Batua | 7,6 | : | 20.7 | : | 36.2 | 34.1 |
EAE | 14,3 | 14,9 | 39.2 | 37.3 | 57,4 | 65,0 |
Iturria: Bertan egina, EUROSTAT eta EUSTATen datuekin. * Iraupen luzeko langabeziaren datua 2014an III. hiruhilekoari dagokio. |
Datu horiek erakusten dutenez, EB osatzen duten herrialdeen artean alde handia badago ere, Europa hegoaldeko herrialdeetan arazoa askoz ere nabarmenagoa da.
Langabezia tasa altu horiek eragin dituzten elementuen artean, elkarren artean lotuta dauden hiru arlotatik eratorritako zenbait faktore aztertu beharko genituzke: hezkuntzari eta prestakuntzari dagokiena, herrialdearen egitura ekonomikoa eta lan-merkatuarena, dimentsio pertsonaletik, sozio-pertsonaletik eta testuinguruaren eta egituraren dimentsiotik aztertuta.
Era berean, kontuan hartu behar dira enpleguaren baldintzak eta inguruak, noiz sortzen den eta lehenengo urteetan nola garatzen den.
Prospektibaren arabera, bilakaera demografikoak eta, bereziki, Europako herrialdeen zahartzearen areagotzeak gazteentzako aukera gehiago sortuko ditu belaunaldien arteko erreleboarekin batera, baina enplegurako behar diren prestakuntza eta profila oraingoetatik desberdinak izango dira, inguru ekonomiko eta teknologikoa desberdina izango delako.
Izan ere, XX. mendearen azkeneko hamarkadetan hasi zen iraultza teknologikoak eragina izan du XXI. mendeko bizitzaren alderdi gehienetan: gure lagunekin eta senideekin “hitz egiteko” dugun modutik hasita, erosteko moduraino edo lan egiteko moduraino edo lekuraino. Komunikazio eta garraio zerbitzuak azkarragoak eta eraginkorragoak dira eta, horri esker, pertsonak, ondasunak, zerbitzuak eta kapitala mundutik mugi daitezke eta, ondorioz, ekonomiak globalizatu egin dira. Ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa horrek gaitasunak aldatzea ere eragin du.
JARDUERA ETA LANGABEZIA TASEN BILAKAERA SEXU ETA ADIN TALDE BAKOITZEKO. URTEKO BATEZ BESTEKOAK. |
| JARDUERA TASA | LANGABEZIA TASA |
2012 | 2013 | 2014 | 2012 | 2013 | 2014 |
>16 biztanleria | 55,1 | 55,6 | 57,3 | 11,8 | 14,3 | 14,9 |
16-24 | 26,8 | 28,4 | 29,6 | 30,9 | 39,2 | 37,3 |
25-34 | 83,5 | 86,6 | 89,1 | 16,4 | 20,4 | 21,1 |
35-44 | 88,5 | 90,4 | 92,0 | 10,5 | 12,1 | 13,2 |
45-54 | 83,0 | 85,0 | 85,7 | 9,6 | 11,1 | 11,6 |
55-64 | 50,5 | 53,8 | 56,0 | 6,0 | 9,0 | 9,6 |
+64 | 1,0 | 1,2 | 1,2 | 0,0 | 5,6 | 1,9 |
Gizonezkoak GUZTIRA | 61,4 | 63,0 | 63,0 | 12,1 | 14,8 | 14,9 |
16-24 | 25,8 | 27,6 | 29,7 | 33,0 | 40,6 | 38,3 |
25-34 | 84,9 | 87,0 | 90,2 | 1,0 | 21,8 | 21,5 |
35-44 | 93,4 | 94,9 | 94,9 | 10,3 | 12,3 | 12,8 |
45-54 | 89,9 | 92,3 | 92,3 | 9,6 | 11,7 | 11,9 |
55-64 | 60,4 | 64,4 | 65,2 | 6,6 | 9,8 | 9,7 |
+64 | 1,5 | 1,7 | 1,4 | 0,0 | 3,1 | 0,0 |
Emakumeak GUZTIRA | 49,3 | 50,6 | 51,9 | 11,4 | 13,8 | 14,9 |
16-24 | 27,9 | 29,3 | 29,4 | 28,8 | 38,1 | 36,2 |
25-34 | 81,9 | 86,3 | 87,9 | 14,5 | 18,9 | 20,6 |
35-44 | 83,5 | 85,7 | 89,0 | 10,7 | 11,9 | 13,7 |
45-54 | 76,2 | 77,8 | 79,3 | 9,6 | 10,3 | 11,4 |
55-64 | 41,0 | 43,9 | 47,4 | 5,1 | 8,0 | 9,5 |
+64 | 0,7 | 0,8 | 1,0 | 0,0 | 4,8 | 3,7 |
Iturria: EUSTAT – BJSI |
Beste hitz batzuetan esanda, egoerak are garrantzi handiagoa ematen dio gazteriaren prestakuntzaren benetako bilakaerari, ez bakarrik burututako ikasketa mailari dagokionez, gaitasunen maila efektiboei dagokienez ere bai.
EAEn ere antzematen da egoera hori, baina, kasu honetan, estatuko gainerako autonomia erkidegoetatik eta Europar Batasuneko herrialdeetatik bereizten duten berezitasunak ditu.
Helburua
Azterlanaren helburua euskal gazteriaren oraingo eta etorkizuneko enplegagarritasunaren eta lan-merkaturako sarbidearen analisia egitea da, Europa mailako ikuspegi konparatzailetik.
Edukia
- 1. kapitulua. Azterlanaren sarrera eta ikuspegi orokorra.
- 2. kapitulua. Euskadiko pertsona gazteen egoera, demografiaren, hezkuntzaren eta lan-merkatuaren arabera.
- 3. kapitulua. Enpresa-sarearen eta enpleguaren oraingo eta etorkizuneko ezaugarriak.
- 4. Kapitulua. Prestakuntza eta trebakuntza: beharrezko gaitasunak.
- 5. kapitulua. Enplegu eskaintzaren eta eskaeraren arteko adostasuna/desadostasuna.
- 6. Kapitulua. Gazteen migrazioa: talentuaren galera eta erakarpena EAEn.
- 7. kapitulua. Europan erreferentziazkoak diren eskualdeekiko analisi konparatzailea
- 8. kapitulua. Laburpena, ondorioak eta gogoetak
Lana burutzeko epea: 8 hilabete
Lanen bilakaera eta eginiko bilerak
Azterketa hau egiteko ad-hoc sortu zen Lan Batzordea irailaren 4an eta 11n bildu zen, haren orientazioa lantzeko.
2015eko urriaren 7an, berriz ere bildu zen Baldintza Teknikoen Agiria eta Administrazio Baldintzen Agiria eztabaidatu eta onesteko.
2015eko azaroaren 6an, azterlanaren kontratazioaren deialdiaren iragarkia argitaratu zen EHAAn.
Azaroaren 23an bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea.
Abenduaren 3an, EGABeko idazkari nagusia eta Azterlan eta Proiektuen hiru arduradunak bildu ziren proposamenak barne mailan baloratzeko, horiei buruz azterlanaren arduradun teknikoak aurkezturiko ponentzia oinarri hartuta, eta balorazio dokumentu bat adosteko. Lan Batzordeari helarazi zitzaion dokumentua, azterketa hobeto zentratu zezan eta kontratazioari buruzko erabaki egokia har zezan
Lan Batzordea 2015eko abenduaren 14an bildu zen kontratazioari buruzko erabakia hartzeko. Puntuazio altuena eskuratu zuen enpresa CIDEC-IKERTALDE ABEE izan zen.
2013ko abenduaren 11n, Lan Batzordearen erabakia berretsi zuen Batzorde Iraunkorrak.
4. TRIBUNAK, HITZALDIAK ETA JARDUNALDIAK
“ENPRESA DINAMISMOA, ABERASTASUNA ETA ENPLEGUA SORTZEA: EAE-TIK ANALISI ALDERATUA” EKIMEN PROPIOKO AZTERKETAREN AURKEZPENA
Ekainaren 29an, “Enpresa dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterketaren aurkezpenean, Euskadiko EGABek ekitaldi bat antolatu zuen eta honakoak izan ziren hizlariak: Francisco José Huidobro, EGABeko presidentea eta Guillermo Dorronsoro, Euskadiko EGABeko aholkularia eta Deusto Business Schooleko dekanoa.
Dorronsoro irakaslearen hitzaldiak honakoa izan zuen mintzagai: “La empresa, en la encrucijada económico y social”.
EAE-KO 2014KO MEMORIA SOZIOEKONOMIKOAREN AURKEZPENA
Uztailaren 9an, EAEko 2014. urteko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpenean, Euskadiko EGABek ekitaldi bat antolatu zuen eta, Inmaculada Gallastegui andreak urteko txostena aurkezteaz gain, berau baita haren ardura duen EGABeko Lan Batzordeko presidentea, Kantabriako Unibertsitateko Giza Geografiaren katedratikoa den Pedro Requesek hitzaldi bat eman zuen.
Reques irakaslearen hitzaldiak honakoa izan zuen mintzagai: “El modelo demo-espacial vasco: la agenda pendiente”.
ESPAINIAKO ERREINUKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEAK ESPAINIAKO I+G+b EGOERAREN ETA HARK LEHIAKORTASUNEAN ETA ENPLEGUAN DUEN ERAGINAREN GAINEAN EGINDAKO TXOSTENAREN AURKEZPENA
2015eko azaroaren 4an, Bilbon Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eta Espainiako Erreinuko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak elkarlanean antolatutako jardunaldia gauzatu zen. Azken horrek “La situación de la I+D+i en España y su incidencia sobre la competitivad y el empleo” (Espainiako I+G+n egoera eta hark lehiakortasunean eta enpleguan duen eragina”) txostena aurkeztu zuen.
Txostenak Espainiako I+G+bren azterketa bat gauzatzen du eta nabarmen hobetu daitezkeen datuak islatzen ditu, beste ekonomia europar batzuetako ratioekin alderatuta. Halaber, hainbat neurri iradokitzen ditu egoerari buelta eman eta enpresa espainiarraren lehiakortasuna sustatzeko.
Jardunaldiaren esparruan, eztabaida bat gauzatu zen, euskal enpresentzako lehiakortasunaren erronka eta I+G+b arrakasta faktoreak hizpide. Halaber, aurrerapen zientifiko eta teknologikoa aztertu zen, epe luzerako ekonomia, gizarte eta ingurumen garapenerako funtsezko gako gisa.