Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

Irizpena 14/15

Irizpena 14/15

14/15 Irizpena, Dopinaren aurkako legeria Dopinaren Aurkako Munduko Kodeari egokitzeari buruzko Legearen Aurreproiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2015eko uztailaren 27an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Herri Administrazioa eta Justizia Sailaren idazkia sartu zen; idazki horren bidez “Dopinaren aurkako legeria Dopinaren Aurkako Munduko Kodeari egokitzeari buruzko Legearen Aurreproiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, hau da,  Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 3.1. artikuluan ezarri dena betez.

Kontsultatu zaigun legegintzako ekimenaren helburu nagusia indarrean dagoen dopinaren aurkako  ekainaren 21eko 12/2012 Legea Dopinaren Aurkako Munduko Kodeari egokitzea da. Halaber, Lege hau Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Erabakiaren edukiari egokitzen zaio kirolean dopinaren aurkako  ekainaren 21eko 12/2012 Legeari dagokionez eta, aldi berean, Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia aintzatesten da Euskal Autonomia Erkidegoan dopinaren aurka borrokatzen duen antolakuntza moduan.

Batzordeko Osoko Bilkurako kideei berehala igorri zitzaien agiriaren kopia horri buruzko  euren proposamenak eta iritziak  igortzearen eta ostean bidezko Lan Batzordean aurkeztearen ondoreetarako, hau da, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudian ezarri denarekin bat.

2015eko irailaren 21ean  Gizartearen Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartu ziren erabakietatik abiatuta Irizpen Proiektu hau  formulatu zen irailaren 25eko Batzordearen Osoko Bilkurari aurkezteko, eta bertan aho batez onetsi da.

II.- EDUKIA

Dopinaren aurkako legeria Dopinaren Aurkako Munduko Kodeari egokitzeari buruzko Legearen Aurreproiektuak” zioen azalpena, 12/2012 Legeko xedapen batzuk aldatzen dituen artikulu bakarra, 2 xedapen iragankor eta amaietako xedapen bat ditu.

Zioen azalpenean azaltzen da 2013ko azaroan Dopinaren Aurkako Munduko IV. Konferentzia egin zela Johannesburgon, Hegoafrikan. Konferentzia horretan kirol antolakuntzetako eta estatuetako eskuordek hartu zuten parte eta Dopinaren Aurkako Munduko Kode berria onetsi zen. Kode hori 2015eko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Kode berriak ezarri dituen aldaketa nagusienen artean ondoko hauek aipa daitezke:

  • Dopinaren arloko arau-hausteen tipifikazioan  Kode berriak  indarrean dagoen 2009. urteko arau-hausteak mantendu dira, baina  zigortu egiten diren jarrera eta jokaera berriak gehitzen dira.
  • Aukera moduan ezarri da lagin biologikoak Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren egiaztapenik ez duten, baina bai onespena, laborategietan azter daitezkeela.
  • Zehapenak aldatu dira, baina nabarmen gehitzen dira etendura aldiak.
  • Dopinaren Aurkako Munduko Kode berriak 10 urteko preskripzio-epe berria ezarri du.

a

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoak derrigorrez aldatu behar du dopinaren aurkako indarreko ekainaren 21eko 12/2012 Legea Kode horretan ezarri denari egokituz.

Halaber 12/2012 Lege honen aldarazpena aprobetxatu da  Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia aintzatesteko. Agentzia hau kirolaren arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako bidezko organoari atxiki zitzaion Legearen 10. artikuluan euskal administrazio publikoari agintzen zaizkion funtzioak garatzearen ardura duen organo espezializatu moduan, eta  Euskal Autonomia Erkidegoan dopinaren aurkako antolakuntza moduan jardungo du.

Azkenik, testuak Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Erabakiaren edukia inkorporatzen du kiroleko dopinaren aurkako ekainaren 21eko Euskal Autonomia Erkidegoko 12/2012 Legeari dagokionez.

Aurreproiektuko artikulu bakarrak 12/2012 Legeko ondoko artikulu hauek aldatzen ditu:

a

  1. 10. artikulua. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eskumenak.
  2. 12 artikulua. Dopin-kontrolak egiteko betebeharra duten kirolariak.
  3. 13 artikulua. Kontrolen bermeak eta legezko ondorioak.
  4. 16 artikulua. Dopin-kontrolak eta osasun-kontrolak.
  5. 18 artikulua. Kontrolak egiteko eskumena.
  6. 19 artikulua. Kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrendaren publizitatea.
  7. 21 artikulua. Administrazio-zehapenen araubidearen aplikazio-eremua.
  8. 22.bis artikulu berria. Behin-behineko etendura.
  9. 23 artikulua. Arau-hausteen tipifikazioa.
  10. 24 artikulua. Zehapenak kirolariei.
  11. 24.bis artikulu berria. Zehapenak arau-hauste asko egiteagatik.
  12. 29 artikulua. Isunak ezartzea.
  13. 30 artikulua. Arau-haustearen ondorio gehigarriak eta emaitzak aldaraztea
  14. 31.bis artikulu berria. Estatusa lizentzia eten den bitartean.
  15. 34 artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak preskribatzea.
  16. 36 artikulua. Administrazio-zehapenen arloko eskumena.
  17. 37 artikulua. Diziplina-prozeduren alorreko eskumena.
  18. 38.bis artikulu berria. Zehapenen zabalkuntza.
  19. 38.ter artikulu berria. Dopinaren alorreko ebazpenen berrikuspena.

III.- GOGOETA OROKORRAK

Eusko Legebiltzarrak kirolaren aurkako dopinari buruzko berariazko lehen legea onetsi zuen 2012. urtean (12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, kiroleko dopinaren aurkakoa), eta horrekin Euskal Autonomia Erkidegoko  ekainaren 11ko 14/1998 Legeko dopinaren arloko xedapenak garatu ziren eta gure Erkidegoari kirolean debekatuta dauden substantzien aurka borrokatzeko  marko juridikoa zuzkitu zitzaion, hau da, Dopinaren Aurkako Munduko Kodearekin eta Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioarekin bat. Lege horrek kirolean berariaz baliotsua dena babesten laguntzen du, hots, “pertsona bakoitzaren berezko talentuen hobekuntzaren bidez gizakiaren bikaintasuna bilatzea”Dopinaren Aurkako Munduko Kodea, 2015., eta dopinak zuzenean egiten du esentzia horren aurka.

Izan ere ildo bereko irizpena eman genuen aipatu den dopinaren aurkako Legearen aurreproiektuari buruzko gure 10/2011 Irizpenean; orduan azpimarratu genuen kirola interes publikoko gizarte-jarduera dela eta horren bidez pertsonak prestatu eta garatzeaz gain, bizi-kalitatea hobetu eta banakako nahiz gizartearen ongizatea bultzatzen dela eta dopinak balore eta oinarri horien antinomia sinbolizatzen duela eta, ondorioz, borrokatu egin behar dela.

Kasu honetan Legearen aurreproiektuari buruzko iritzia eskatu zaigu 12/2012 Legea Dopinaren Aurkako Munduko Kode berriari egokitzearen ondoreetarako; hori ez ezik, xedea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen arloari buruzko oraintsuko Erabakiari egokitzea  eta Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoan dopinaren aurkako antolakuntza moduan aintzatestea da.

Dopinaren Aurkako Munduko Kode berria joan den 2015eko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean eta berrikuntza  garrantzitsuak ezarri zituen dopinaren arloko zehapenen tipifikazioan, eta baita etendura aldietan eta preskripzioan ere. Ildo honetatik adierazi nahi dugu lege aurreproiektua une egokian etorri dela beharrezkoa delako  arauen egokitzapena egitea eta, kontuan hartuta Kodearen aldarazpen nagusiak proposatu zaigun testuaren barruan sartu direla, era positiboan baloratu dugu.

Halaber, azpimarratu nahi dugu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Aholkularitza Juridikoak arauaren zirriborroari dagokionez jaulki duen txotenean egin dituen iruzkinak  egokiak direla oso eta bat egiten dugula horiekin, eta uste dugu aintzat hartu beharko liratekeela.

Beste alde batetik, Legearen izpirituarekin bat eginda, gogorarazi nahi dugu kiroleko dopinaren aurkako borroka era integralean ulertu behar dela, prebentziozko neurrien garrantzia aintzatetsiz. Arautegiak, dopinaren praktika erregulatu ez ezik, berariaz zaindu eta garatu behar du  ikerketa, sentiberatzea, prestakuntza eta erakunde profesional eta pertsona kirolariei kirol etekina hobetzeko erabiltzen diren substantzia eta metodo guztiek osasunean izan  ditzaketen  eraginei buruzko informazioa.

Azkenik, argi utzi nahi dugu aurreproiektuaren idazkuntzan lengoaiaren erabilera ez sexista egin dela generoaren ikuspegia aintzat hartuta, eta  berdintasunari buruzko 4/2005 Lege honen praktika onen eta betetzearen eredu hau beti  erabili beharko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoko arauak egiterakoan.

 IV.- GOGOETA BEREZIAK

Zioen azalpena

Zioen azalpeneko hirugarren paragrafoa adierazten den era honetan proposatzea:

“Harmonizazio-marko honetan 2013ko azaroaren 12tik 15era Johannesburgon, Hegoafrikan, Dopinaren Aurkako Munduko IV. Konferentzia egin zen. Konferentzia horretan kirol antolakuntza eta estatuetako eskuordeek parte hartu zuten eta bertan Dopinaren Aurkako Munduko Kodea onetsi zen, bere hirugarren bertsioa dena eta 2015eko urtarrilaren 1ean jarri zena indarrean”.

Bidezkoketa: lehen Dopinaren Aurkako Munduko Kodea 2004. urtean onetsi zen, bigarrena 2009an eta  gaur egungoa hirugarren bertsioa da. Uste dugu zentzuzkoa dela datu hori zizoen azalpenean ematea.

21.  artikulua.- Administrazio-zehapen araubidearen aplikazio-eremua.

Idazkuntza berrian, 21.1. artikuluaren idazkuntza berria hau da:

“1. Lege honetan dopinari buruz jasotzen den arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko zaie, bidezko den heinean, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan gertatzen diren egiteei edo ez-egiteei, edozein kirol-lehiaketatan edo  lehiaketak ez direnetan gertatzen direla ere. Ez da beharko lotura bereziko harremanik egon dadin. Dena dela, salbuetsita daude estatuaren eremuko edo nazioarteko kirol-lehiaketen ondorioz gertatuko diren egiteak eta ez-egiteak, hots, nazioarteko kirol-federazioek edo nazioarteko erakunde olinpikoek edo olinpiada berezietakoek antolatua”.

Nahiz eta “lotura bereziko harremana”  bi testuetan mantendu (aurrekoan eta aldaketaren proposamenean), hori kentzea iradokitzen dugu.

Adierazpen horrek arazo asko sortzen ditu ez duelako esanahi bakarra eta ez doktrina eta ezta epaitegiak ere ez dira ados jartzen zeintzuk diren mota horretako harremanetan dauden pertsonak. Halaber, dirudienez ez du ezer gehitzen: uste dugu esaldiaren esanahia ez dela aldatzen   adierazpen hori kentzen bada.

22.bis artikulua. Behin-behineko etendura.

Artikulu honen hirugarren paragrafoaren idazkuntza era honetan osotzea gomendatzen dugu:

a

3. Behin-behineko etenduraren iraupena gehienez sei hilekoa izango da, salbu eta etendura jaso duen pertsonari egozteko moduko  prozeduraren gelditzea edo luzapena gertatzen bada. Hau guztia gorabehera, kirolariaren behin-behineko etenduraren aldia  ezarriko zaionetik edo onetsiko denetik kenduko da.”

Bidezkoketa: Dopinaren Aurkako Munduko Kodeko 7.9.2. artikuluak ezarri duenarekin bat dator. Atal horrek hitzez hitz honela dio: “kirolariaren behin-behineko etenduraren aldia  10.11.3 edo 10.11.4 artikuluaren arabera behin betiko ezarriko zaionetik edo onetsiko denetik kenduko da”.

Inguruabar hori zenbatesten ez bada gerta daiteke amaieran pertsona kirolariak zigor bikoitza jasotzea, gerta daitekeelako kautelazko etendurari  behin betiko beste etendura bat gehitzea. Analogiaz, amaierako zigorretik kentzen diren kartzela prebentziozko espetxealdiak hartu behar dira kontuan.

23.  artikulua.- Arau-hausteen tipifikazioa.

1.m) atal berriaren idazkuntza era honetan osotzea iradokitzen da:

 

“m) Dopinaren aurkako arau-hausteei edo arau-hausteak egiteko era guztietako ahaleginei  lotuta dauden laguntzeko, sustatzeko, bultzatzeko, eragiteko,  konspiratzeko, estaltzeko  edo  intentzioz egiten diren bestelako era guztietako ekintzak.”

Bidezkoketa: proposatu den idazkuntza zabalagoa eta zehatzagoa da proposatutako testuan agertzen ez den  intentzionalitatearen elementua gehituta. Dopinaren Aurkako Munduko Kodeko 2.9. artikulua jaso da hitzez hitz, “Konplizitatea”, errubrika duena eta hitzez hitz honela esaten duena “dopinaren aurkako arau-hausteei edo arau-hausteak egiteko era guztietako ahaleginei lotuta dauden laguntzeko, sustatzeko, bultzatzeko, eragiteko,  konspiratzeko, estaltzeko  edo  intentzioz egiten diren bestelako era guztietako konplizitateak edo beste edozein pertsonak  10.12.1. artikulua urratzea”.

Dopinaren Aurkako Munduko Kodeko 10.2.3. artikuluak ezarri du “10.2 eta 10.3. artikuluetan ezarri denarekin bat intentzionalitatea terminoa  iruzurra egiten duten kirolarientzat erabiltzen da”. Horregatik, uste dugu egokia dela Lege berrira inkorporatzea, areago kontuan hartuta intentzionalitateak zehapen handiagoak eragiten dituela.

V.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABren ustez  “Dopinaren aurkako legeria Dopinaren Aurkako Munduko Kodeari egokitzeari buruzko Legearen Aurreproiektuaren” tramitazioa egokia da aholku organo honek egin dituen  iruzkinekin.

Bilbon, 2015eko irailaren 25ean.

a

O.E. Presidentea Idazkari Nagusia
Francisco José Huidobro Burgos Emilia Málaga Pérez