Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

Irizpena 5/15

Irizpena 5/15

5/15 Irizpena EAEko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Legearen Aurrproiektuari buruzkoa

CESEGAB

CES Vasco

BILBAO

1

I.- SARRERA

2015eko martxoaren 24an, Ogasun eta Finantza Sailaren idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Legearen aurreproiektua” delakoari buruzko txostena eskatzeko aurkeztua, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Kontsultatu zaigun legegintzako ekimenaren xedea da EAEn helbideraturiko aurrezki-kutxen arauketa egokitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko banku-fundazioen araubide juridikoaren arauketa egitea, arlo horretako Estatuko oinarrizko araudiarekin bat etorriz.

Berehala igorri zitzaien agiriaren ale bat Batzordeko osoko bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak igor zitzaten eta horien berri emateko Lan Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduaren Arautegian xedaturikoaren arabera. 2015eko apirilaren 24an, Ekonomi Garapeneko Batzordea bildu zen, eta bertan erabakitakoak oinarri hartuta, honako Irizpen Proiektu hau eman da, Batzordearen apirilaren 29ko osoko bilkuraren irizpenpean jartzeko. Aho batez onetsi zen bertan.

II.- EDUKIA

 “Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Legearen Aurreproiektuak” honako hauek ditu: zioen azalpena, 118. artikulu, 5 titulutan eta 20 kapitulutan banatuak, gehi 5 xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta 3 azken xedapen.

Zioen azalpenean azaltzen denez, aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen abenduaren 27ko 26/2013 Legea indarrean sartzeak aldaketa nabarmena ekarri du arlo horretako Estatuko oinarrizko araudian. Izan ere, Lege horren xedea da aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen oinarrizko araubide juridikoa ezartzea, eta indarrik gabe uzten du orain artean indarrean izan den oinarrizko araudia. Gainera, autonomia erkidegoek aurrezki-kutxen gaineko beren legeria lege berrian ezarritakora egokitu beharra dutela ere xedatu da.

Hortaz, lege honek, lehenik eta behin, EAEn helbideraturiko aurrezki-kutxen arauketaren egokitzapena aztertzen du. Bigarrenik, bi pertsonifikazio juridiko horien arteko lotura estua dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko banku-fundazioen araubide juridikoaren arauketa aztertzen da, arlo horretako Estatuko oinarrizko araudiarekin bat etorriz.

Ondorio horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoak ahalmena du hori egiteko, zeren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuak aurrezki-kutxen arloko eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoaren sustapenaren, garapen ekonomikoaren eta plangintzaren arloko eskumen esklusiboa eratxikitzen baitio. Aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuak xedatu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da kredituaren, bankuen eta aseguruen ordenamenduaren arloko legeak garatzea eta oinarriak betearaztea, oinarrietan ezarritakoaren arabera eta haren lurraldearen barnean.

Banku-fundazioen araubide juridikoa kredituaren, bankuen eta aseguruen ordenamenduari buruzko araudiaren baitan kokatzen da, eta gainera, kontuan izan behar da ezen banku-fundazioek, oro har eta EAEkoek bereziki, aurrezki-kutxen eraldaketan dutela sorburua. Alabaina, nahiz eta banku-fundazioak lege-konfiguraziokoak izan, dagoeneko ez dira kreditu-erakundeak; haien sorburuko aurrezki-kutxak halakoak ziren. Hala eta guztiz ere, fundazio izaerakoak direnez gero, babesletza-funtzioei buruzko berariazko araubide juridikoa ezar daiteke, lege honek egiten duen legez, hain zuzen ere banku-fundazioen gainekoa eta kreditua kontrolatzeko ahalmenak indartzera bideratua. Azken batean, kreditu-erakundean duten partaidetza eraginkortasunez, zuhurtziaz, erantzukizunez eta kudeaketa onez bermatzea da xedea, baita gizarte ekintza garatzea ere.

Legearen aurreproiektuaren hasieran, Aurretiazko Titulua ageri da, non legearen xedea zehazten den. Alde batetik, sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen eta jarduketa-eremuen arauketa, betiere aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen abenduaren 27ko 26/2013 Legean ezarritakoaren arabera, baita sozietate egoitza EAEtik kanpora duten aurrezki-kutxek Euskal Autonomia Erkidegoan eginiko jarduerak ere. Aipaturiko horien baitan sartzen dira lurralde-eremu horretan sozietatearen egoitza duten aurrezki-kutxak bihurtu diren banku-fundazioen eraldaketatik datozen fundazioak, kreditu-erakundean duen partaidetza dela bide banku-fundaziotzat hartzeari utzi behar bazaio ere. Izan ere, haien sorburuko aurreko kutxak egiten zuen gizarte ekintzaren oinordezkoak izaten jarraitzen dute.

I. titulua zazpi kapitulutan dago banatuta, eta aurrezki-kutxen izaerarekin, eginkizunekin, sorrerarekin, bat-egitearekin, likidatzearekin eta eraldaketarekin loturikoak araupetu eta eguneratzen ditu eta, azken finean, aurrezki-kutxen kontrol publikoarekin zenbait alderditatik hala nola inbertsioetatik eta hedapenetik, emaitzen banaketatik, herri botereei igorri beharreko informaziotik edo ikuskatzeko, zigortzeko eta esku hartzeko ahalmena erabiltzetik.

Sartutako aldaketa nagusien xedea da edukia arlo horretako oinarrizko araudi berriak dakarrenera egokitzea, hain zuzen ere aurrezki-kutxen eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legera. Hala, Estatuko oinarrizko legeria berriarekin gainditurikoei buruzko aipuak kentzen dira hala nola partaidetza-kuotei, kuota-partaideen eskubideei, finantza-jardueraren zeharkako jardunari, babeserako sistema instituzionalei edo jardueren banaketari eta fundazio berezi bihurtzeari buruzkoak.

Berrikuntza legez, sozietatearen egoitza tokiz aldatzea ezarri da, baina baimena eskuratu behar du Estatuko oinarrizko legeria dela bide, baita banku-fundazio edo ohiko banku bihurtzearen zioz aurrezki-kutxak desegiteko balizkoa ere. Emaitzen banaketari dagokionez, eutsi egiten zaio baimenen araubideari, baina orain artean arauen bidez araupeturiko zenbait alderdi ezarri dira. Aurrezki-kutxak ikuskatzeari, zigortzeari eta esku-hartzeari dagokienez, berriz, egungo araubidearen antzerako arauak ezarri dira.

II. titulua aurrezki-kutxen gobernu organoei buruzkoa da, eta indarreko egungo arauan nahiz oinarrizko legerian (batzar nagusia, administrazio kontseilua, batzorde betearazlea, inbertsioen batzordea, ordainsarien eta izendapenen batzordea, kontrol batzordea eta zuzendaritza nagusia) ezarritako organo berdinak xedatu dira. Alabaina, aldaketa garrantzitsuak dakartza aurreko legearen aldean, guztiak Estatuko oinarrizko araudira egokitu beharraren ziozkoak, honako alderdi hauetan esate baterako: batzar nagusiaren eraketa edo gobernu organoetako kideen beharkizunak eta bateraezintasunen araubidea.

Batzar nagusiaren eraketa dela eta, oinarrizko legerian ezarritako ordezkaritza-talde berak xedatu dira, muga kuantitatibo eta kualitatibo berekin, baina handitu egiten da batzar nagusiko pertsona ezartzaileen ordezkaritza; izan ere, gutxienez ehuneko 50ekoa izango da. Gainera, mugatu egiten da herri administrazioen eta erakundeen ordezkaritza: 25eko ordezkaritza izango dute.

Administrazio kontseiluari dagokionez, kide guztiek nahitaez bete behar dituzte bankuetako administrazio organoetako kideentzat exijituriko ohore, esperientzia eta gobernu onaren gaineko beharkizunak, baita kide horietako gehienak independenteak izatea ere. Ezin dira halakotzat jo kontseilari orokorrak.

III. titulua banku-fundazioei buruzkoa da. Oro har, oinarrizko legeriaren ezarpenak xedatzen dira erakunde berriei dagokienez. Horien araubide juridikoa denaz bezainbatean, lege honetan ezarritakoa bete beharko dute beren eginkizunak gehienbat EAEn egiten dituzten banku-fundazioek eta lurralde-eremu horretan sozietate egoitza duten aurrezki-kutxak bihurtutako banku-fundazioen eraldaketatik datozen fundazioek eta, ordezko izaeraz, EAEko fundazioei buruzko araudi aplikagarrian xedaturikoa.

Aurrezki-kutxak banku-fundazio bihurtzea ere aztertzen da, baita ohiko fundazioak banku-fundazio bihurtzea ere. Hartara, oinarrizko legerian ezarritako epeak, forma eta baldintzak bete behar direla aipatzen da.

Gobernu organoei dagokienez, patronatuarekin, horren eraketarekin, kideen beharkizunekin, eta abarrekin loturiko oinarrizko araudian xedaturiko manuetara egokitzeari kalterik egin gabe, bestelako beharkizunak, bateraezintasunak eta mugak sartu dira, pertsona horiei aplikatu beharrekoak. Beste alde batetik, banku-fundazioen estatutuei berei dagokie patronatuko kideak izendatzeko prozesu guztiak araupetzea. Halaber, beste ahalmen bat ere ezarri da: banku-fundazioek patronatuaren organo eskuordetuak edo ahalordeak eratu ditzakete hala nola batzorde betearazleak edo iraunkorrak, batzorde eskuordetuak, betiere patronatuari bere eginkizunetan laguntzeko.

Banku-fundazioak ikuskatzeko eta kontrolatzeko araubideari dagokionez, finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak izango du babesletza-funtzioa, betiere oinarrizko araudiak Espainiako Bankuari eratxiki dizkion ikuskapen-funtzioei kalterik egin gabe. Hala eta guztiz ere, zenbait espezialitate sartu dira banku-fundazioen ikuskapena eta kontrola indartzeko, bereziki beren ondarearen administrazioari eta erabilerari eta bere gizarte ekintzaren kudeaketari dagokienez. Ildo berean, finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailari eratxiki zaizkio banku-fundazioak ikuskatzeko eta zigortzeko ahalmenak.

IV. tituluan arreta berezia jartzen da gizarte ekintzan eta horren garapenean, bai aurrezki-kutxen aldetik, bai banku-fundazioen aldetik, eta honako hauek lantzen dira, besteak beste: gizarte ekintza motak, kudeatzeko erak edo gizarte ekintzarako aurrekontuak egitea, betearaztea eta likidatzea.

V. tituluan, alde batetik, Euskadiko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Erregistroa sortzea aurreikusten da, finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren menpekoa. Eta bestetik, honako posibilitate hau ematen du: Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxak eta banku-fundazioak federazioen barruan sartzea beren nortasuna juridikoa izanik.

Azkenik, zenbait xedapen gehigarri ezarri dira, eta horien artean, hauxe nabarmentzen da: banku-fundazioek ez dituztela bete behar errenten eta diru-sarreren helburuari buruz EAEko fundazioen araudian ezarritako mugak. Xedapen iragankorretan, berriz, 80. artikuluko 2. idatzian aurreikusitako bateraezintasuna aplikatzeko araubide iragankorra aurreikusten da, baita dagoeneko eraturik dauden banku-fundazioen estatuak lege honetan xedaturikora egokitzea ere. Amaitzeko, azken xedapenetan, EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea aldatzen da, zertarako-eta EAEn fundazioen araudi orokor aplikagarria lege honen ondoriozko espezialitateetara egokitzeko, betiere ordezko izateari kalterik egin gabe.

III.- GOGOETA OROKORRAK 

Gure irizpenpean jarri da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Legearen Aurreproiektua. Horren xedea da EAEn helbideraturiko aurrezki-kutxen araupeketa egokitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko banku-fundazioen araubide juridikoaren araupeketa ematea, betiere arlo horretako Estatuko oinarrizko araudiarekin bat, hots, abenduaren 27ko 26/2013 legearekin bat.

Aurrezki-kutxek, beren gizarte izaeragatik eta lurraldean erroturik egoteagatik, erraztu egiten dute euskal herritarrek finantza-zerbitzuak eskuratzea, eta EAEk duen eskumena oinarri hartuta, aitortu behar dugu egokia dela aurrezki-kutxen araubide juridikoaren testu bategina eta banku-fundazio berriak arau-testu berrian txertatzea, Estatuko oinarrizko araudiari jarraituz.

Estatuko araua eta aurkezturiko aurreproiektua direla-eta, EAEko aurrezki-kutxek nahitaez bihurtu behar dute banku-fundazio (gogoratu hori eginda dagoela jada) honako kasu hauetan: a) Auditaturiko azken balantzearen arabera finkaturiko guztizko aktiboa 10.000 milioitik gorakoa izatea, b) Beren jarduketa-lurraldeko eremuko gordailuen merkatua duten kuota 5etik gorakoa izatea. Horietako kasu bat gertatuz gero, beste kreditu-erakunde batera intsuldatu behar dute kutxek beren finantza-jarduerari lotutako ondare guztia, kreditu-erakunde horren akzioen trukean, eta banku-fundazio edo ohiko banku bihurtu behar dute.

Alabaina, honako gogoeta hauek egin behar ditugu aurreproiektuaren gainean:

a)      Testuan ez dago nahikoa argi ezarrita hauexen arteko desberdintasuna: aurrezki-kutxak, fundazio pribatukoak baina kreditu-erakundeen kualifikazioa dutenak araudi orokorrarekin eta jurisprudentzianIkusi 49/1988 AKE. finkaturikoarekin bat etorriz, eta banku-fundazioak, sorburua aurrezki-kutxetan dutenak baina eraldaketaren ondorioz kreditu-erakundeak izateari utzi diotenak. Beraz, ohiko araubideko fundazioekin berdinetsi daitezke.

Aipatzeko modukoa da hori, zeren eta, legearen aurreproiektuko zenbait xedapenetan, banku-fundazioak aurrezki-kutxekin berdinesten baitira kreditu-erakundeak diren aldetik, eta modu berean araupatzen dira betebeharrak eta kontrolaren ingurukoak, noiz-eta ez oinarrizko araudian ez beste ezein xedapenetan aplikatzen ez denean berdintasunezko irizpide hori.

Hortaz, gure ustez, segurtasun juridikoagatik eta oinarrizko araudian araupeturiko banku-fundazioaren bereizitasunari kalterik egin gabe eta 26/2013 Legearen 33. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz, agerian utzi beharko litzateke ezen, ordezko izaeraz, erakunde horiek fundazioei buruzko estatuko araudia bete behar dutela nahitaez (Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legea), edo, osterantzean, aplikatu beharreko araudi autonomikoa.

b)      Arau honetan gizonek eta emakumeek aurrezki-kutxetako eta banku-fundazioetako kontrol organoetan duten presentzia orekatuari eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari berari buruzko zenbait aipamen bildu izana alde batera utzita, nahitaez bete beharra dagoela eta lege horretako xedapenak nahitaez aplikatu behar direla gogoratu nahi dugu.

IV.- GOGOETA ESPEZIFIKOAK

4. art. Aurrezki-kutxen kontrol publikoaren printzipioak

Artikulu honetan, honako zuzenketa tekniko hau proposatzen da:

 “Euskal Autonomia Erkidegoak, aplikatu beharreko araudiaren baitan, aurrezki-kutxen kontrol publikorako babesletza funtzioak beteko ditu honako printzipio hauen arabera:…”

6. art. Jarduera hastea

Gure ustez, aurrezki-kutxen jarduera hasteko beharrezko ekintzen artean, honako hau gehitu beharko litzateke artikulu honetako 1. idatz-zatian: nahitaez EHAAn argitaratu beharra eta kutxa berria erregistroan inskribatzea, publizitate eta segurtasun juridiko handiagoak izateko.

8. art. Bat-egiteak

Aurrezki-kutxen bat-egiteetan bete beharreko baldintzen artean, 2.) idatz-zati honelaxe osatzea gomendatzen da:

 “b) Horren ondorioz kalterik ez izatea bat egin nahi duten aurrezki-kutxetako pertsona ezarleen edo hartzekodunen bermeetarako, betiere langileekiko eta indarreko laneko legerian ezarritakoaren arabera.”

Halaxe proposatzen da, zeren eta bankuen sektorean nabarmen gutxitu baitira lanpostuak eta sektoreko langileen eskubideak eta lanpostuak bermatu behar baitira kutxek bat-egitean.

25. art. Arau-hauste oso larriak

  • Lehenik eta behin, artikulu honetako 1. idatz-zatian ematen diren arau-hauste oso larrien barruan, halakotzat hartzen da d) puntuan:kutxaren sozietatearen helburuarekin zerikusirik ez duten jarduerak etengabe egitea”. Gure ustez, “etengabe” kalifikazio hori ez da nahikoa zehatza testuinguru honetan, eta zehatzagoa eman beharko litzateke horren esanahia.
  • Bigarrenik, h) puntuan hauxe aipatzen da: “bezeroei eta oro har publikoari egiazko informazioa nahitaez eman beharra ez betetzea, baldin eta, ondorioen garrantzia dela-eta, oso larritzat hartzen bada”. Egiazko informazioa nahitaez eman beharra ez betetzea, gure ustez, kasu guztietan izan beharko litzateke oso falta larria zerbitzugintzan diharduen erakunde batean.
  • Halaber, m) puntuan hauxe aipatzen da: “kreditu-erakundearen kudeaketa arriskuan jartzea partaidetza handia duen titularraren eginaren bidez”. Esaldi hori berrikusi beharko litzatekeela deritzogu, ez baita ulergarria.

36. art. Arau-hausteen eta zehapenen preskribatzea

Artikuluaren amaieran testu hau gehitzea gomendatzen da:

 “Etengabeko jardueraren ondoriozko arau-haustean, jarduera amaitu denekoa edo arau-haustea bukatzen deneko azken ekintzakoa izango da zenbatu beharreko hasierako data”.

Hona hemen justifikazioa: etengabeko arau-hausteak legez kontrako askotariko ekintzak dakartza, antzekoak eta asmo bakarrarekin eginikoak. Artikuluan hori erantsita, ekidin egingo litzateke arau-hauslearentzat onuragarria izatea banaka kontsideraturiko legez kontrako ekintza bakoitzari dagozkion arau-hausteak eta, ondorioz, preskribatze-epea ez da laburragoa izango.

42. art. Pertsonalaren ordezkariak

Artikulu honetako 1. idatz-zatia honelaxe aldatzea gomendatzen da:

 “1. Langileen legezko ordezkariek sistema proportzionalaren bidez aukeratuko dituzte pertsonalaren kontseilari orokorrak. Hautagaiek gutxienez hiru bi urteko antzinatasuna izan beharko dute erakundeko plantillan.”

Estatuko araudian, biAbenduaren 27ko 26/2013 Estatu Legearen 8.1. art., aurrezki-kutxei eta banku-fundazioei buruzkoa. urteko gutxieneko antzinatasuna ezarri da hautagaientzat. Proposatzen zaigun aurreproiektuan, berriz, denbora luzeagoa da, hiru urte. Gure ustez, nekeza da, eta ez dago horretarako justifikaziorik.

71. art. Ondarea

Hirugarren idatz-zatian, banku-fundazioen kontabilitateari buruzko araudia aipatzen da, baina orain artean ez da erakunde horientzako araudi espezifikorik eman. Segurtasun juridikorik ez horren aurrean, honako aldaketa hau proposatzen da: 

“3. Inbentarioan argi eta zehatz islatu beharko da fundazioak ondarearen aldetik duen egoera, eta fundazioaren ondasunen eta eskubideen altak eta bajak idatziko dira bertan, baita ekitaldi ekonomiko bakoitza ixtean eginiko balorazioa ere, fundazioen araudiarekin bat etorriz eta, hala denean, banku-fundazioetan aplikatu beharrekoarekin bat.”

78. art. Patronatuaren eraketa

Lehenik eta behin, artikuluko lehen idatza-zatia aldatzea proposatzen dugu:

“1. Kide anitzekoa izango da gobernu organoa, eta fundazioaren estatutuetan ezarritako kide kopuruek osatuko dute berau, bere aktiboen bolumenaren eta proportzionaltasun printzipioaren arabera. Gehienez 16 15 pertsonak osatuta egongo da”.

Puntu honetan ez dauka zentzurik estatuko arauditik aldentzea; izan ere, 15 pertsonako gehieneko kopurua ezarri du patronatuan26/2013 Legearen 39.1. art..

Bigarrenik, 3 eta 4 idatz-zatiek arauetan aurrez ezarritako talde bakoitzaren ordezkaritzaren portzentajeak arautzen dituzte, eta berriz aldentzen dira oinarrizko arauan xedaturiko irizpideetatik. Hartara, banku-fundazioek estatutuen eta antolamenduaren aldetik duten autonomia mugatzen dituzten bitarteko balioak ezarriko dira.

Horregatik, estatuko araudian xedaturiko irizpide berak ezartzea proposatzen da, non patronatuak, gutxienez, aurreikusitako talde bakoitzeko ordezkari bat izango duen eta herri administrazioetako eta zuzenbide publikoko erakunde korporatiboen ugazaba ordezkarien kopurua, gehienez, guztizkoaren26/2013 Legearen 39. artikuluko 3 eta 4. idatz-zatiak. %ekoa izango den.

88. art. Aldaketa

EAEko fundazioen legearen proiektuan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe proposatzen da: estatutua aldatzeko aldez aurretik babesletzaren onespena eskuratu beharra soil-soilik eskatzea fundazioaren helburuak aldatzen edo desagerrarazten direnean. Hori dela-eta, honelaxe aldatu beharko litzateke artikulu honetako 2. idatz-zatia: 

“2. Alabaina, baldin eta estatutuak aldaraztearen xedea fundazioaren helburuak aldatzea edo desagerraraztea bada, babesletzaren onespena lortu beharko du erregistroan inskribatu baino lehen, baina ukatu egin liteke ebazpenaren bidez aldaketak indarreko legerian ezarritakoa bete ezean”.

91. art. Babesletza

Bigarren idatz-zatian ezarri denez, finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak beteko du babesletza-eginkizuna, betiere Espainiako Bankuari dagozkion funtzioei kalterik egin gabe, aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen abenduaren 27ko 26/2013 Legearekin bat etorriz. Haatik, ez artikulu honetan ez hurrengoetan ez dira aipatzen babesletzaren izaera, antolaketa, funtzioak, etab., ezta fundazioen erregistrokoak ere.

Gainera, EAEko fundazioen gaineko araudia ezartzeko lege xedapenik ere ez da egiten hori guztia garatzeko.

Horregatik, hauxe gehitzea proposatzen da: 

“2. Finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak beteko du babesletza, aurrezki-kutxen eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen arabera Espainiako Bankuari dagozkion funtzioei kalterik egin gabe, betiere lege honetan eta EAEko fundazioei buruzko indarreko araudian ezarritako lege xedapenekin bat etorriz. “

93. art. Emaitzen aplikazioa

Lehen idatz-zatian exijitzen denez, babesletzak emaitzen aplikazioa onetsi behar du, baina horrek urratu egiten du banku-fundazioen autonomia printzipioa eta kalterako diskriminatzen ditu ohiko fundazioekiko, gogoeta orokorretan aipatu esan izan den legez.

Horregatik, hauxe kentzea proposatzen da: 

“1. Kreditu-erakunde batean parte hartzeagatiko finantzen arloko legeriaren ondoriozko betebeharrak betetzeari kalterik egin gabe, patronatuak onetsitako emaitzen aplikazioa jakinarazi beharko diote banku-fundazioek ondoren onetsia izan dadin”.

96. art. Kreditu-erakundeetako partaidetza

Bigarren idatz-zatian, zuzenketa tekniko hau proposatzen da: 

“Banku-fundazioek finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari babesletzari igorriko diote Espainiako Bankuari nahitaez igorri beharreko informazioa, epe beretan eta ezaugarri berekin, baita Espainiako Bankuak sail  horrek jarduerari, kudeaketari eta egoera ekonomikoari buruz eskaturiko argibideak eta agiriak ere.”

IV. Titulua. Aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen gizarte ekintza (109. art. eta hurrengoak)

Gizarte ekintzari buruzko titulu honetako hainbat artikulutan, berdinetsi egiten dira araupeketa eta kontroleko organo eskuduna aurrezki-kutxetan eta banku-fundazioetan noiz-eta, gogoeta orokorretan aipatu denez, kualifikazio desberdineko erakundeak direnean.

Horregatik, artikulu horietan aldaketa hauek egitea proposatzen da:

111. artikulua (Kudeaketa moduak), lehen idatz-zatia:

 “1. Beren beregi sortutako fundazioen bidez egingo ahal izango da gizarte ekintza, zuzenean edo zeharka. Fundazioek, eurek bakarrik edo beste pertsona juridikoen partaidetzarekin, gizarte ekintzak kudeatzeko eta administratzeko eratu ditzakete fundazioen estatutuak, eta horien aldaketak egin, baina horretarako, finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren baimena beharko da aldez aurretik, edo banku-fundazioen gaineko eskumena duen babesletzak emandakoa”.

114. artikulua (gizarte ekintzaren aurrekontuaren likidazioa), lehen idatz-zatia:

 “Erakundeko gobernu organoek gizarte ekintzaren aurrekontuak betearaztearen inguruko kontuak eman beharko dituzte, eta horretarako, gizarte ekintzari eta aurreko ekitaldiko likidaziorako proposamena egingo dute nahitaez. Proposamen hori erakundeak berak onetsi beharko du eta, ondoren, finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak edo banku-fundazioen babesletza eskudunak.”

115. artikulua (Gerakina):

“Gizarte ekintzako aurrekontuan hitzartu gabeko zatiari deritzo gerakina. Gerakinaren guztizko zenbatekoa, gehienez, ekitaldiko urteko aurrekontuaren ehuneko 20koa izango da, salbu eta finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak edo banku-fundazioen babesletza eskudunak beren beregiko baimena ematen badu.”

117. art. Euskadiko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Erregistroa

Aurreko gogoetan azaldu dugunaren ildo beretik, artikulu honetan aurreikusitako erregistroa banatzea proposatzen da, gogoeta orokorren arabera. Hartara, aldaketa hauek proposatzen dira:

“117. artikulua.- Euskadiko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Erregistroak.

1.- Euskadiko Aurrezki-kutxen Erregistroa eta Banku-fundazioen Erregistroa sortu dira, finantzen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren edo banku-fundazioen babesletza eskudunaren menpekoak, eta honako hau izango da horien xedea: aurrezki-kutxak eta banku-fundazioak eta lege honetan eta legea garatzeko arauetan ezarritakoarekin eta EAEko fundazioei buruzko araudi aplikagarriarekin bat etorriz inskriba daitezkeen ekintzak inskribatzea.

2.- Euskadiko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen erregistroak publikoak izango dira. Horietan dauden datuei buruzko ziurtagiria lor dezake interes legitimoa duen pertsona orok.

3.- Bi ataletan egongo da antolatuta Euskadiko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Erregistroa: Batean, sozietate egoitza Euskadin duten aurrezki-kutxak inskribatuko dira, eta bestean lege honetan aipaturiko fundazioak.

43.- Arauetan ezarriko dira erregistroak eramateko eta funtzionatzeko araubidea eta inskribatzeko epeak.   

54.- Indarreko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz aginduzkoak diren bestelako inskribatzeen ondoriozkoei kalterik egin gabe ulertuko dira Euskadiko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen Erregistroetan inskribatzearen ondorioak.”

 

V.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABk egoki irizten dio “Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki-kutxen eta Banku-fundazioen legearen aurreproiektua” izapidetzeari.

Bilbon, 2015eko apirilaren 29an

VºBº del Presidente Francisco José Huidobro Burgos Secretaria General Emilia Málaga Pérez
O.E. Presidentea
Francisco José Huidobro Burgos

Idazkari Nagusia
Emilia Málaga Pérez