Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

MEMORIA SOZIOEKONOMIKOA PROIEKTATU ETA BALIOETSI DEN URTEA

Jardueren memoria honetan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 2024an egindako jarduketak jasotzen dira. Ekitaldi hori, neurri batean, baldintzatuta egon da gure autonomia-erkidegoan hauteskunde-urtea izan delako. Egoera horrek, normalean, legeria-jarduera txikiagoa izatea ekarri ohi du, eta, ondorioz, batzordeak egindako irizpenen kopurua murriztea. Hala ere, oraingo honetan, EGABen jarduera-maila ez da murriztu, gure kontsulta-eginkizunari, hamahiru irizpen ematea ekarri duenari, dokumentu honetan ikus daitekeen jarduera-agenda handia gehitu zaiolako. Jarduera horien artean esanguratsuena EHUn udako ikastaro bat egitea izan da, Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaro horren helburu nagusia gure EGABek urtero egiten duen Euskadiko egoera ekonomiko eta sozialari buruzko memoria zabaltzea eta balioestea izan zen. Gure Memoria Sozioekonomikoa urtero finkatutako eta esperotako dokumentua da, gure autonomia-erkidegoaren egoera sozial eta ekonomikoaren ikuspegi osoa eta zorrotza eskaintzen duelako. Ikuspegi hori iturri ofizialetatik soilik datozen datuetatik abiatuta egiten da, eta horrek bere seriotasuna eta zorroztasuna bermatzen ditu.

Nire ustez tresna oso erabilgarria da, eta horregatik garrantzitsua da ahalik eta zabalkunderik handiena lortzea, eta, zalantzarik gabe, hori lortzeko ezinbestekoa izan da aipatutako udako ikastaroa, parte-hartzaile asko egon baitira eta oihartzun asko izan baitu. Gure asmoa hurrengo urteetan ikastaro honen ospakizuna sendotzea da.  

(Jardueren Txostena 2024)