Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

9/24 IRIZPENA EKAINAREN 28KOA, EAE-ko abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen eta irailaren 22ko 515/2009 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektuari BURUZKOA

2024ko ekainaren 10ean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia jaso den Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Bertan, “EAEko abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen eta irailaren 22ko 515/2009 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatzen zen.

Kontsultatzen zaigun arauaren xedea da, 1. artikuluan adierazten denez, EAEko abeltzaintzako ustiategiek bete beharreko baldintza teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak, hargatik eragotzi gabe sektoreko gainerako arau bereziak, higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, hirigintzakoak eta aplikagarri diren bestelakoak betetzea.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudiak xedatutakoaren arabera.

2024ko ekainaren 24ean Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak oinarri, honako irizpen-proiektu hau egin zen Batzordeak ekainaren 28an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi zuten.


(Ikus 9/24 irizpen osoa)