Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

7/24 IRIZPENA APIRILAREN 30EKOA, ETXEKO ANIMALIEK ETA GATIBU DAUDEN ANIMALIA BASATIEK EAEKO IKUSKIZUN PUBLIKOETAN PARTE HARTZEKO ANIMALIEN ONGIZATERAKO IRIZPIDEAK ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2024ko apirilaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen eta txostena eskatu zuen etxeko animaliek eta gatibu dauden animalia basatiek EAEko ikuskizun publikoetan parte hartzeko animalien ongizaterako irizpideak arautzen dituen dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arauaren xedea da arauturik uztea 9/2022 Legearen 27. artikuluan eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legeko Erregelamenduaren 103. artikuluan azaltzen den foru-erakundeen baimena zer irizpideren arabera eman behar den albaitaritzaren aldetik eta animalien ongizatearen aldetik.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraikiz. Gizarte Garapenerako Batzordea 2024ko apirilaren 23an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen Osoko Bilkurak landu dezan. Bertan apirilaren 30ean aho batez onartu da.


(Ikus 7/24 Irizpen osoa)