Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

5/24 IRIZPENA MARTXOAREN 5EKOA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN SEME-ALABA UMEZURTZENTZAKO DIRULAGUNTZA ARAUTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2024ko otsailaren 13an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, "Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme-alaba umezurtzentzako dirulaguntza arautzen duen dekretu-proiektuari" buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren xedea da emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alaba umezurtzentzako dirulaguntza arautzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 61.4 b) artikuluan ezarritakoaren arabera, bai eta laguntza hori emateko betekizunak eta baldintzak eta prozedura zehaztea ere.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. 2024ko otsailaren 29an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen martxoaren 5eko osoko bilkurara eramateko; han aho batez onartu zen.

(Ikus 5/24 irizpen osoa)