1/24
IRIZPENA URTARRILAREN 29KOA, EUSKAL ONDARE-ZUZENBIDEAREN ETA
FAMILIA-ONDAREA ETA -ENPRESA BABESTEAREN ARLOKO BEREZITASUNAREN
GAINEKO LEGE-AURREPROIEKTUARI
BURUZKOA
2023ko
abenduaren 18an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren idazki
bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan, eta,
bertan, “Euskal ondare-zuzenbidearen eta familia-ondarea eta
-enpresa babestearen arloko berezitasunei buruzko L.A.”
aurre-proiektuari buruzko txostena eskatu zuen, Euskadiko Ekonomia
eta Gizarte Kontseiluari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1
artikuluan ezarritakoaren arabera.
Arauaren
helburua da ondare-zuzenbideko printzipioak garatzea (12tik 16ra
bitarteko artikuluak), Euskal Zuzenbide Zibilaren ekainaren 25eko
5/2015 Legearen I. tituluan zirriborratuak, baserriaren erregimen
osoa eta landa-errentamenduena barne. Garapen horri euskal Zuzenbide
Zibilaren legeak berak eman dio izena, eta maila bereko arau baten
bidez baino ezin da egin. Arauak, era berean, Bizkaiko enborraren eta
Gipuzkoako baserriaren eskubidearen erregulazioaren zati handi bat
hartuko du bere baitan, modu sistematikoan ondarean eta ez
oinordekotzan kokatzeko, eta ondare-zuzenbideko printzipiotzat
hartuko ditu. Printzipio horiek, oro har, ondasun jakin batzuen
transmisioan aplika daitezke, testatzeko ahalmenaren muga gisa hartu
ordez.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta
horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu
Araudian ezarritakoari jarraiki. 2024Ko urtarrilaren 19an Ekonomia
Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak
oinarri hartuta, honako Irizpen-proiektua egin zen Batzordeak
urtarrilaren 29an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez
onetsi zuten.
(Ikus
1/24 Irizpen osoa)