Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

2/24 IRIZPENA URTARRILAREN 29KOA, NEKAZARITZA- ETA ELIKAGAIGINTZA-INDUSTRIEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN ERREGIMENA ARAUTZEKO ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZA INDUSTRIEN ERREGISTROAREN ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEKO DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2024ko urtarrilaren 8an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen eta txostena eskatu zuen Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien erantzukizunpeko adierazpenaren erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

1. artikuluan azaldutakoari jarraikiz, kontsultatzen den arauaren xedea da nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien erantzukizunpeko adierazpena arautzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzea, euskal administrazio publikoen tresna izan dadin, nekazaritza- eta elikagaigintza-sektorea planifikatzeko, antolatzeko eta garatzeko behar den informazio guztia modu iraunkor, integratu eta eguneratuan izateko.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraikiz.

2024ko urtarrilaren 19an, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakiak oinarri hartuta, irizpen-proiektu hau sortu zen. Ondoren, urtarrilaren 29an, Batzordearen Osoko Bilkurari aurkeztu zitzaion, eta aho batez onetsi zuten.

(Ikus 2/24 irizpena)