Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

15/23 IRIZPENA AZAROAREN 27KOA, EAEN ANGULAREN ARRANTZA PROFESIONALA ARAUTZEN DUEN ETA ANGULA-ARRANTZALE PROFESIONALEN ERREGISTROA SORTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko azaroaren 7an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “EAEn angularen arrantza profesionala arautzen duen eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa sortzen duen Dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultatutako arauaren xedea, bere 1. artikuluaren arabera, angularen arrantza profesionala (lurretik eta ontzietatik) arautzea eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa (REPROAN) sortzea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren eskumenen esparruan. Arau horren xedea da angularen arrantza profesionala eta arduratsua bermatzea, merkaturatzearen azken faseraino legezko mugak betez.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide guztiei haiek proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezaioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2023ko azaroaren 17an Ekonomia Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietan oinarrituta Irizpen Proiektu hau sortu zen. Ondoren, Kontseiluaren Osoko Bilkurara eraman zen eta azaroaren 27an aho batez onartu zuten.

(Ikus 15/23 Irizpen osoa)