Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

13/23 IRIZPENA URRIAREN 27KOA, EAEKO TURISMO-GIDARIEN JARDUERAREN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko irailaren14an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazkia sartu zen. Horren bidez, txostena eskatzen zuen EAEko Turismo-gidarien jardueraren Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenak, 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontsultatzen zaigun arauaren helburua da turismo-gidarien jarduera arautzea, Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 64.1 artikuluak aurrez ikusten dituen baldintzetan.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraikiz.

Garapen Ekonomikorako Batzordea 2023ko urriaren 19an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan urriaren 27an gehiengoz onartu da.



(Ikus 13/23 Irizpen osoa)