Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

12/23 IRIZPENA URRIAREN 6KOA, BORONDATEZKO GIZARTE AURREIKUSPENEKO ERAKUNDEEN ARLOKO HAINBAT DEKRETU ETA AGINDU ALDATZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA


2023ko uztailaren 17an, Ekonomia eta Ogasun Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen arloko hainbat dekretu eta agindu aldatzen dituen dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren xedea da Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (aurrerantzean, BGAE) arloko honako dekretu hauek aldatzea:

  • 87/1984 Dekretua, otsailaren 20koa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duena.

  • 92/2007 Dekretua, maiatzaren 29koa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen jarduera jakin batzuk arautzeko dena,

  • eta 203/2015 Dekretua, urriaren 27koa, BGAEen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

Hiru dekretu horiek aldatu direnez, aldi berean, honako bi agindu hauek ere aldatu behar dira:

  • Agindua, 2009ko apirilaren 29koa, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena. Horren bidez, BGAEen hainbat jarduera egitea arautzen duen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren zenbait manu garatzen dira.

  • Agindua, 2016ko uztailaren 19koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, BGAEetako Bazkideen Fitxategi Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

Dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta zegokion Lan Batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoaren arabera. 2023ko irailaren 11n eta 19an, Ekonomiaren Garapen Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Kontseiluaren Osoko Bilkurari urriaren 6an aurkezteko, eta gehiengoz onartu zen, Euskadiko CCOOk emandako boto partikularrarekin.


(Ikus 12/23 Irizpen osoa)