Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

10/23 IRIZPENA EKAINAREN 16KOA, DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko maiatzaren 31n, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren idatzia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean; haren bidez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektuari buruzko irizpena eskatu zen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Kontsultak hizpide duen arauaren xedea da Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean ezarritakoa garatzea, diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokionez.

Berehala, dokumentuaren kopia bana bidali zitzaien Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horien berri emateko dagokien Lan Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezartzen denaren arabera. 2023ko ekainaren 13an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, honako irizpen-proiektu hau egin zuen Batzordearen ekainaren 16ko Osoko Bilkuran lantzeko. Aho batez onartu da bertan.

(Ikus 10/23 irizpen osoa)