Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

8/23 IRIZPENA MAIATZAREN 29KOA, KOMUNITATE- ETA ETXE-KONPOSTAJERAKO INSTALAZIO ETA JARDUEREN ARAUBIDE JURIDIKOA ETA KONDIZIO TEKNIKOAK EZARTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2023ko maiatzaren 10ean, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, komunitate- eta etxe-konpostajerako instalazio eta jardueren araubide juridikoa eta kondizio teknikoak ezartzen dituen Dekretu-proiektuari buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan biohondakinak komunitateko eta etxeko konpostajearen bidez balorizatzeko instalazio eta jarduera publiko eta pribatuen araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzea, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko.

Era berean, dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko komunitateko eta etxeko konpostaje-instalazio eta -jardueretatik datorren konpostaren erabilera posibleak arautzea.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. 2023ko maiatzaren 26an Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak oinarri hartuta, honako Irizpen-proiektua egin zen Batzordeak maiatzaren 29an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi zuten.

(Ikus 8/23 Irizpen osoa)