Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

4/23 IRIZPENA MARTXOAREN 30EKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HEZKUNTZARI BURUZKO LEGE-AURREPROIEKTUARI BURUZKOA

2022ko azaroaren 16an, Hezkuntza Sailaren idazki bat jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko Lege-aurreproiektuari” inguruko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema pixkanaka eraldatzeko oinarriak arautzea, euskal gizartearen eskakizunetara egokitzeko.

Eraldaketa mailakatu horrek ekitatean eta bikaintasunean hartzen du oinarri, eta honako hauek bultzatzen ditu: gizarteratzea eta gizarte-kohesioa, ebaluazioaren kultura (irismen zabalenean), eta euskara eta euskal kultura ardatz izango dituen eredu eleaniztun eta kulturartekoaren eraketa, bi hizkuntza ofizialak menderatzea eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza bat ahalik eta ondoen ezagutzea helburu duena.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren osoko bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. 2022ko abenduaren 13an, 2023ko urtarrilaren 12an eta martxoaren 20an Sozial Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Kontseiluaren martxoaren 30eko Osoko Bilkurara eramateko. Bertan, gehiengoz onartu zen A taldekoaren ordezkaritzak (Talde Sindikalak) emandako boto partikularrarekin.

Irizpen hau epez kanpokoa da, Kontseilu honek, igarotako denboragatik eta hainbat eragilek helarazitako informazioengatik, lege-aurreproiektuaren beste bertsio bat jasotzea espero zuelako, baina azkenean ez zaigu halakorik bidali. Horregatik, Gobernu Kontseiluak onartutako testuaren arabera, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.f) artikulua dela bide, geuretzat gordetzen dugu bertsio horri buruzko irizpena emateko eskubidea.

(Ikus 4/23 irizpen osoa)