Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

15/22 IRIZPENA, URRIAK 26KOA, ENPLEGUAREN EUSKAL LEGE AURREPROIEKTUARI BURUZKOA


2022ko irailaren 16an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Lan eta Enplegu Sailaren idazkia sartu zen eta irizpena eskatzen zuen “Enpleguaren Euskal Lege-aurreproiektuari” buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arau berri honen helburua da, lehenengo artikuluak adierazten duen bezala, enplegagarritasuna hobetzeko pertsonen eskubideak eta betebeharrak eta enplegu-politiketan botere publikoen jarduketa-printzipioak definitzea, Euskal Enplegu Sarea sortzea eta enplegagarritasunak onera egiteko zerbitzuen zorroa eta programa osagarriak antolatu eta kudeatzea. Horrez gain, helburu du enpleguaren esparruan eskumenak, gobernantza-eredua, enplegu-politika publikoen plangintza, partaidetza eta finantzaketa zehaztea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua arautzea.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraikiz. Gizarte Garapenerako Batzordea 2022ko urriaren 10ean eta 20an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkurak urriaren 26an azter zezan, eta aho batez onartu da.

(Ikus 15/22 Irizpen osoa)