14/22
IRIZPENA, URRIAREN 26KOA, GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL SISTEMAN ITUN
SOZIALAREN ETA HITZARMENEN ARAUBIDEA ARAUTZEN DITUEN
DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2022ko
irailaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idazkia sartu
zen, eta txostena eskatzen zuen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman
itun sozialaren eta hitzarmenen araubidea arautzen dituen
Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak
3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dekretuaren
xedea da arautzea, batetik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 61.1 eta
69. artikuluek aurrez ikusten dituzten itunaren eta hitzarmenen
araubidea, hurrenez hurren, eta, bestetik, itunduta dauden zentro
pribatuen jarduketa-baldintzak. Hala, itun sozialaren araubidearen
oinarrizko alderdiak eta, bereziki, eskuratzeko eskakizunak,
gehieneko iraupena eta itunak azkentzeko arrazoiak ezartzen dira,
aldeen betebeharrez gain.
Berehala
agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali
zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan
batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari
jarraiki. Gizarte Garapenerako Batzordea 2022ko irailaren 30ean eta
urriaren 20an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta,
irizpen-proiektu hau egin zen Batzordearen Osoko Bilkurak urriaren
26an azter zezan, eta aho batez onartu da.
(Ikus
14/22 Irizpen osoa)